Header Ads

Astronomia modernoa emakumeen lan bikainarekin // Astronomía moderna con un excelente trabajo femenino


El 11 de febrero es el Día Internacional de la Mujer y Niña en la Ciencia y para conmemorarlo el Ayuntamiento de Zalla junto con la asociación Betelgeuse expondrán una serie de paneles sobre mujeres astrónomas en el Zalla zine-antzokia del 3 al 23 de febrero 


Otsailaren 11n ospatzen da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna. 2015ean aukeratu zuen egun hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakumeek eta neskek parte-hartze eta sarbide oso eta bidezkoa izan dezaten zientzian, eta, horrekin batera, genero-berdintasuna eta emakume nahiz nesken ahalduntzea lor dadin eta hori ospatzeko Zallako Udalak Betelgeuse elkartearekin batera emakume astronomoei buruzko erakusketa bat zabalduko du Zalla zine-antzokian otsailaren 3tik 23ra bitartean.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lehentasun globala da bai UNESCOrentzat zein Zallako Udalarentzat, eta gazteen babesa, haien hezkuntza eta haien ideiak ezagutarazteko gaitasuna bakearen eta garapenaren ardatzak dira.

Zientzia eta genero-berdintasuna funtsezkoak dira garapen jasangarrirako. Hala ere, emakumeek oztopoak topatzen dituzte oraindik zientziaren arloan: mundu osoko ikertzaile zientifikoen artean % 30 baino gutxiago dira emakumeak.

Garapen Jasangarrirako Agendaren erronka handienei aurre egitea (osasunaren hobekuntzatik klima-aldaketara) talentu guztien aprobetxamenduaren araberakoa izango da. Horrek esan nahi du emakumeak alor horietan sartu behar direla. Ikerketaren aniztasunak talentua duten ikertzaile kopurua handitzen du, eta ikuspegi berriak, talentua eta sormena lortzen dira horrela.

Astronomia modernoa ezin da ulertu emakumeen lan bikaina gabe; emakume horiek, beren lanari eta zientziarekiko maitasunari esker, beren oinordekotza utzi digute. Nahiz eta ez dagoen ia ondo egituraturiko dokumentaziorik emakumeek astronomiaren historian izan duten rolaren inguruan, behatoki eta unibertsitateen ikerketa eta erreseinek erakusten dute emakume askok haien lanarekin, ordaindua ala ez, ekarpen erabakigarriak egin dituztela gaur egun unibertsoari begira dugun ikuspegiari dagokionez.



No hay comentarios