Header Ads

“Etxealditik Euskaraldira” martxan da, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ekiteko // "Etxealditik Euskaraldira" está en marcha para reflexionar y actuar sobre los hábitos lingüísticos


“Etxealdetik euskaraldira” ekimena martxan da, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ekiteko.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira begira prestatutako aurre-beroketa da eta Euskal Herriko belarriprest eta ahobizi guztiei zuzenduta dago.

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen diguna Euskaraldiak eta Enkarterriko Euskaraldia prest dago horretan parte hartzeko.

Lau fase izango ditu dinamikak: apirilaren 20an, aurkezpena (beheko bideoan); 21etik 23ra, hausnarketa fasea; 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena (egunean proposamen bat etxean etxekoekin edo ingurukoekin egiteko praktikak edo ideiak. Aukerakoak); eta maiatzaren 3an, bukaerako ekitaldia.

Parte hartzen ari garela adierazteko etxeko balkoian edo leihoan borobil koloredun bat jarri.

Animatu eta parte hartu! @euskaraldiaenkarterri 







No hay comentarios