Header Ads

Euskarazko eduki eta baliabide digitalak erabiltzeko "Gozatu sarean euskaraz!" kanpaina babesten du Zallako Udalak // El Ayuntamiento apoya la campaña para fomentar el consumo digital de productos y recursos en euskera "Gozatu sarean euskaraz!"


El Ayuntamiento de Zalla respalda la iniciativa del Gobierno Vasco para promover el uso de contenidos y recursos digitales e incorpora el enlace web "Gozatu sarean euskaraz!" a dos de sus espacios en www.zalla.eus: #QuédateEnCasa y Euskera. La campaña de verano, comienza impulsando contenidos de ocio y deporte, que en una segunda fase incorporará recursos culturales, de estudio del euskera, etc.

"Gozatu sarean euskaraz!" lelopean Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak kanpaina bat abian jarri du udarako. Honek, ingurune digitaleko euskarazko produktuak, edukiak eta baliabideak sustatzea du helburu, enpresek edo eragileek egiten duten zabalkunde lanari bultzada bat emateko. Zer esanik ez, pandemiaren garai hauetan sareko baliabideek hartu duten pisua ere kontuan hartu beharrekoa da.

Zallako Udalak bere aldetik, espazio hori www.zalla.eus webguneko #EtxeanGeratuZaitez atalean baita Euskara azpiatalean ere txertatu du, "Gozatu sarean euskaraz" web orrialdea beti eskura izateko.

Aipatutako kanpaina gizarte-sareetan burutuko da udan zehar (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook), eta Eusko Jaurlaritzak inoiz sustatutako produktuak aukeratu ditu zabaltzeko. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak aurkeztuko dira. Hurrengoetan, kulturakoak, euskara ikastekoak…

No hay comentarios