Header Ads

Aisialdirako Begirale Ikastaroa 2020-21 / Curso de monitor/a de tiempo libre 2020-21


El Servicio de Euskera de la Mancomunidad de las Encartaciones pondrá en marcha un nuevo Curso de Monitores/as de Tiempo Libre. El plazo de matriculación estará abierto hasta el 25 de septiembre mediante la página web www.enkarterri.eus


Aurreko urteetan bezala, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatuko du 18 urtetik gorakoentzat edo ikastaroan zehar -baina, 2021ean alde praktikoa hasi baino lehen- 18 urte betetzen dutenentzat. Horretaz gain, parte-hartzaileek Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean erroldatuta egon eta euskara menperatu beharko dute. Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Izan ere, 150 ordu teoriko eta beste 160 ordu praktiko dira. Amaitzean parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzak luzatutako Begirale Titulua eskuratuko dute.

Eskola teorikoak Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako bateko eraikin batean emango dira 9 asteburutan -ostiral arratsaldeetan (18:30-21:00) eta larunbatetan (10:00-18:30)- eta hiru asteburu osoko egonaldiak ere egingo dira aterpe batean, eman behar diren 150 ordu teoriko horiek osatzeko.

Ikastaroan parte hartzen dutenek 180 euroko matrikula ordaindu beharko dute, aterpetxearen gastuak barne, Enkarterriko Mankomunitateak diruz laguntzen baitu. Leku librerik geratuz gero, ez erroldatuek parte hartu ahal izango dute, baina, ikastaroaren prezio osoa ordaindu beharko dute: 240€

Matrikulazio epea irailaren 25era artekoa izango da, www.enkarterri.eus webgunean.

No hay comentarios