Header Ads

Ciclo "Zinea euskaraz" del 29 de diciembre al 7 de enero, ¡gratis en el Zalla zine-antzokia! // "Zinea euskaraz" zikloa Zalla zine-antzokian abenduaren 29tik urtarrilaren 7ra, doan!

 

gonbidapenak dagoeneko eskuragai antzokiko leihatilan emanaldi-ordutegian
invitaciones ya disponibles en la taquilla del teatro en horario de función

 
  • Aita, zonbia naiz (IG-TP,  80 min)
    abenduak 29 diciembre, 11:00
    >>> Gurasoen dibortzio traumatikotik bost urte igaro direnean, Dixie neska nerabe mukerra bihurtuta dago, bizi den mundutik ihes egin beste gogorik ez duena. Izate barnerakoi eta gotiko itxuragatik eskolan "zonbia" ezizena jarri eta txantxa egiten diote. Dixiek gorroto du mundua, eta munduak, antza, bera du gorroto... Horregatik etsipenezko zoroaldi batek hartuta, neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. ondorioz ustekabeko errealitate batean itzarri eta mundu kezkagarri batean dagoela konturatuko da...

  • Pan (+7 / 111 min)
    abenduak 29 diciembre, 16:00
    >>> Peter 12 urteko mutil pikaro eta bihurria da. Londresen bizi den umezurtz-etxe goibel eta tristean, ordea, ez dituzte ezaugarri horiek gogoko. Bizitza guztia bertan pasa ondoren, ezin sinetsiko gau batean bidaia zoragarria hasiko du fantasiaz beteriko mundura, Sekula Betira. Bertan, pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ugari biziko ditu, hil ala biziko konbateetan parte hartuko du, bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen deskubritzen saiatuko da, eta batez ere, lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da.

  • Magiaren etxea (IG-TP, 85 min)
    urtarrilak 4 enero, 11:00
    >>> Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek.

  • Sing street (IG-TP, 105 min)
    urtarrilak 4 enero, 16:00 - Zalla zine-antzokia (doan/gratis)
    >>> 80ko hamarkadako Dublinen, atzeraldi ekonomikoa dela eta, Conorrek ikasten ari zen eskola pribatuaren erosotasuna giro tirabiratsuagoa duen ikastetxe publikoagatik aldatu behar du. Raphina misteriotsuan itxaropen pixka bat topatuko du eta, hura konkistatzeko asmoz, osatu nahi duen musika-taldeko bideoklipetako izarra izatera gonbidatuko du. Neskak proposamena onartu eta orain Conorrek bere hitza bete beharko du.

  • Ploey - Bakarrik hegan inoiz ez (IG-TP, 83 min)
    urtarrilak 5 enero, 11:00 - Zalla zine-antzokia (doan/gratis)
    >>> Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten historia azaltzen digu. Hegan ikasteko arazoak ditu; horregatik, negua heltzean, ezin du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera. Bere adiskideek lagunduta, aurrera egin ahal izango du etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

  • Stardog & Turbocat (IG-TP, 90 min)
    urtarrilak 7 enero, 11:00
    >>> Istorio honek bi heroi dauzka: txakur leial bat eta katu justizia zale bat. Biek elkarrekin abenturaz betetako bidaia zirraragarria egingo dute espaziora, etxera ekarriko dituen bidea aurkitzeko.

  • Zipi eta Zape eta kapitainaren irla (IG-TP, 100 min) urtarrilak 7 enero, 16:00
    >>> Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte euren gurasoek eta haiek kontrolpean izan nahian beraiekin itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte. Beren gozamenerako, ordea, helmuga, urruneko irla bat da. Ekaitz beldurgarri batek Pam andereñoaren luxuzko etxean geldialdia egitea behartuko die, zeinetan ume eta familiei araurik gabeko paradisuaz gozatzeko aukera eskaintzen dien.


*edukiera eta txartelak lortzeko: Edukiera mugatua eta lehentasuna Zallan erroldatutako familientzat. Sarrerak Zalla zine-antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, zine-saio arruntaren ordutegian (arratsaldetan, ostiraletik astelehenera). 3 adingabe arteko bizikidetza-unitate bakoitzeko pertsona heldu bakarra joan daiteke ikuskizunera eta 4 seme-alaba baino gehiago dituzten familiek, hori egiaztatu beharko dute.

*aforo y adquisición de entradas: Aforo limitado y prioridad para las familias empadronadas en Zalla. Las entradas podrán adquirirse en la taquilla del Zalla zine-antzokia en horario de sesión ordinaria de cine (tardes de viernes a lunes). Por cada unidad convivencial con hasta 3 menores podrá acudir al espectáculo 1 persona adulta y las familias con más de 4 hijos/as, deberán acreditarlo.

No hay comentarios