Header Ads

Enkarterriko Berbalagun, izena emateko epea zabalik "Euskaraz seguru" lemapean // Berbalagun invita a la ciudadanía a sumarse al programa, bajo el lema "Euskaraz seguru"


Urte berriarekin batera, Berbalagunean izena emateko kanpaina abian da berriro. Kanpaina berri honek orain arte berbatalderik osatu ez den herrietan  egitasmoa zabaltzea eta ikasturtean zehar martxan dauden  berbataldeak indartzea du helburu. Halaber, oraingo honetan, gure mintzapraktika taldeetan segurtasun neurri guztiak betetzen direla azpimarratu nahi izan dute programaren eragileek, espazio seguruetan, talde txikietan edo online aukera eskainiz. Izan ere,  beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbita egiten digute “Euskaraz seguru” lemapean. 

Parte hartzea dohainik da, eta gainera, hainbat abantaila daude: sariak, deskontuak, etab. Izena eman nahi dutenek Enkarterriko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan edo Mankomunitateko euskara zerbitzuan dute aukera, baita telefonoz edo whatsappen bidez (671 070 044), e-mailez (enkarterri@aek.eus), edo lotura honetan ere: http://emanizena.praktikatu.eus/. Informazio gehiago sare sozialetan (facebook eta instagram) edota blogean (berbaterri.blogspot.com)  ikusgai dago. 

No hay comentarios