Header Ads

Haur eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko du Zallako liburutegiak // La biblioteca de Zalla celebra el Día Internacional del Libro Infantil y Juvenil


La biblioteca infantil de Zalla obsequiará con 1 libro a cada niño/a de 0 a 14 años que visite el espacio entre el 29, 30 y 31 de marzo con motivo del Día Internacional del Libro Infantil y Juvenil

Datorren apirilaren 2an Haur eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Egun horretan jaio zen Hans Christian Andersen idazlea, haurrentzako ipuinengatik ezaguna. Horien artean, nabarmentzekoak dira “Ahatetxo itsusia”, “Berunezko soldadutxoa” edo “Sirenatxoa”. Efemeride hori ospatzeko, eta haurrentzako irakurgunea ireki berria dela aprobetxatuz, Udaleko Kultura Sailak liburu bat emango die haur liburutegira doazen Zallako 0 eta 14 urte bitarteko haurrei.


Horretarako, Mimetizko haur liburutegitik pasa daitezke martxoaren 29tik 31ra, 10:00etatik 13:30era. Beraiek aukeratuko dute zein ale eraman, tituluen artean eta izakinak agortu arte. Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak adierazten duen bezala, 8 eguneko koarentena igaro izan dute aurretik. Haur bakoitzeko liburu bakarra emango da.


No hay comentarios