Rap tailer feminista “La Basu”rekin // Taller de rap feminista con "La Basu" (apirilak 8 abril)
La Basu, uno de los grandes referentes del rap femenino en Euskal Herria, estará el 8 de abril en Zalla para ofrecer un taller relacionado con este estilo musical y con la igualdad. La inscripción, ya sea en el SAC o a través de la web municipal, estará abierta hasta el 31 de marzo. El taller está dirigido a jóvenes de entre 9 y 15 años
“La Basu”, Euskal Herriko emakumeen raparen erreferente handienetako bat, Zallan izango da datorren ostegunean, apirilak 8, musika-estilo horrekin eta berdintasunarekin lotutako tailerra eskaintzeko.
Sentimenduak eta erreibindikazioak raparen bidez transmititzen ikasi nahi dutenek, errimak, erritmoak eta bertsoak sortuz, begirada feminista hori alde batera utzi gabe, HAZn bertan (aldez aurreko hitzorduarekin) edo Udalaren webguneko “jardueretan izena ematea” atalean eman beharko dute izena martxoaren 31a baino lehen.
Tailerra 9 eta 15 urte bitarteko gazteentzat da eta 15 lagunentzako tokia du, Zallan erroldaturik daudenek lehentasuna dutela. Zalla zine-antzokiko kanpoko eskaileretan izango da hitzordua, 17:00etatik 18:00etara.
Utzi erantzuna