300 pertsona baino gehiagok gozatu dute Aste Santuan Zallan programatutako jarduerez // Más de 300 personas han disfrutado de las actividades programadas durante esta Semana Santa en Zalla
Zallako bizilagunek jardueretan parte hartzeko duten gogoa nabaria izan da gure udalerrian Aste Santuko kanpaina ludiko-kulturalaren lehen balantzea egin ondoren. Izan ere, programaturiko ekimenetan izena emateko epea ireki zenez, zerrendak nahiko erraz bete ziren; hasteko, laser tag saioetan izena emateko eskaera ugari egin ziren (jarduera horretan, azkenean, beste bi txanda programatu behar izan ziren), eta, antzeko joera izan zuen ondoren, “Hiru txerrikumeak” ipuin-kontaketaren inskripzioak euskaraz.
Arangurenen, haurrentzako elikadura osasungarriari buruzko tailer bat egin da, nerabeentzako 2 laser-txapelketa, txikiei asko gustatu zitzaien ipuin antzeztua, ‘blandiblú’ izenez ezagutzen den polimeroari buruzko 3 lantegi eta Gregory García mariachiak hilaren 10ean, Autonomía plazan, eman zuen emanaldia. Jarduera horietan guztietan, 180 herritar inguruk hartu dute parte.
Mimetizko herrigunearen kasuan, 2 ipuin-kontalari didaktiko egin dira (“Emakumeak munduan” Zalla zine-antzokian, munduan zehar emakumeak duen zeregin garrantzitsua ikusarazteko, eta “Danok berdinak, danok ezberdinak” berdintasuna aldarrikatzen duena); Pazko Arrautzak familiarekin bilatu dira udaletxeko lorategietan; elikadura osasungarriari buruzko beste saio bat, rap tailer bat “La Basu” ezagunaren eskutik, eta, azkenik, laser tag lehiaketako beste bi joko. Egun horietan, Zallan 150 bat lagunek izan dute ekimen horiez guztiez gozatzeko aukera.
Guztira 300 bizilagunek baino gehiagok hartu dute parte Aste Santuko programan proposatutako jarduera batean edo bestean. Udal-iturriek onartzen dute “kanpaina hau berezia izan dela gaur egungo osasun-egoera dela eta; izan ere, oso edukiera txikietarako eta, batez ere, kanpoan, jendea parte hartzera animatzeko erakargarriago gisa programatu behar izan da. Datuek pozten gaituzte, eta balorazio orokor positiboak etorkizuneko ekintzetarako pistak ematen dizkigu”.
-----
En Aranguren se ha celebrado desde un taller sobre alimentación saludable para niños, 2 torneos láser dirigido a adolescentes, un cuento teatralizado que hizo las delicias de los más pequeños, hasta 3 talleres de blandiblú y la actuación del mariachi Gregory García el sábado 10 en la plaza Autonomía. En el conjunto de todas estas actividades han participado activamente alrededor de 180 vecinos/as.
En el caso del núcleo de Mimetiz, se han llevado a cabo 2 cuentacuentos didácticos (“Emakumeak munduan” en el Zalla zine-antzokia, para visibilizar el importante papel de la mujer a lo largo del mundo y “Danok berdinak, danok ezberdinak” que reivindica la igualdad), una búsqueda en familia de Huevos de Pascua en los jardines del ayuntamiento, otra sesión sobre alimentación sana, un taller de rap junto a la popular “La Basu” y finalmente otros 2 juegos de competición láser tag. Esos días en Zalla unas 150 personas han tenido ocasión de disfrutar de todas estas iniciativas.
Así, en total han sido más de 300 vecinos los que se han interesado por tomar parte en una u otra actividad de las propuestas en el programa de Semana Santa municipal. Fuentes municipales admiten que “esta campaña ha sido especial debido a la actual situación sanitaria, que ha obligado a programar para aforos muy reducidos y sobre todo en el exterior, como un atractivo más para animar a la gente a participar. Los datos nos satisfacen y la valoración general positiva nos da pistas para futuras acciones”.
Utzi erantzuna