Zalla Infok lehiaketa berria hasi du Facebooken
Lehiaketa
honen helburua da Zalla Info ikusgarriagoa eta ezagunagoa izatea Facebook-en. Horretarako, denon artean lortu behar dugu
orrialdearen zale-kopurua handitzea.
Lehiaketaren mekanika:
Kontua da
argazkian “Atsegin” sakatzea eta elkarbanatzea, zuen kontaktu guztiek ikus
dezaten eta Zalla Info-rekin bat egitera anima daitezen. Eskakizun biak (“Atsegin” eta “Elkarbanatu”) beharrezkoak dira, eta biak egin ezean,
parte-hartzea baliogabea izango da. Parte hartzen duzuen guztien artean,
zozketa bat egingo da. Zozketan sartu nahi duten zale berriek eragiketa bera
egin beharko dute, hau da, argazkian “Atsegin” sakatu eta elkarbanatu. Gainera, zale egiten diren 1050, 1100 eta 1150 zenbakiko
pertsonek sari zuzena izango dute.
Esparrua eta iraupena:
Nahi duenak
har dezake parte, baldin eta arestian aipatutako eskakizunak betetzen baditu. Lehiaketa
indarrean egongo da 2013ko urtarrilaren 22tik otsailaren 22ra arte, eta egun
horretan 1150 zale lortu ez badira,
kanpaina luzatuko da helburu hori erdietsi arte.
Sariak:
Bi sari mota daude:
- Sari zuzena: zale egiten diren 1050, 1100 eta 1150 zenbakiko pertsonek Enkarterriko produktuen sorta bana irabaziko dute (zozketarik gabe).
- Zozketaren bidezko saria: argazkian “Atsegin” sakatu eta berau elkarbanatzen duten pertsona guztien artean (Zalla Info-ren lagunak lehiaketaren aurretik edo bitartean izan), asteburu bateko egonaldia zozketatuko da (bi pertsonentzako 1 gau + spa), Dakotabox-ekin hautatutako norakoan.
- Sarituen izenak Zalla Info Fb-en, Zalla Info blogean, udal webgunean publikatuko dira eta pertsonalki informatuak izango dira. Jakinarazpen honen ondoren, 30 egun naturaleko epea ezarriko da Zalla Inforekin kontaktatzeko. Hau ez betetzekotan, sariak ordezkoei emango zaizkie. Sariak pertsonalki jaso behar izango dira Zallan.
Utzi erantzuna