Ezkien inausketa Murga jauregiko parkean / Poda de tilos en el parque de Murga
“Árbol, Investigación y Gestión, SL” enpresak egindako azterlanaren* ondorioekin bat etorriz, lan berriak egiten ari dira Murga jauregiko parkean dauden zuhaitzak zaintzeko. Oraingoan, jarduketaren xedea da udaletxetik Lehendakari Aguirre kalera doan pasealekuko ezkiak inaustea.
Aipatutako azterlanaren arabera, adarren tentsioari eragiten dion usteltzearen garapena dela eta, ezkiek gurutzean hausteko arrisku handia dute. Ondorioz, adituek gomendatu zuten aldian behin murriztea edo zuhaitz horiek beste ale gazteago batzuekin ordeztea. Diagnostiko horren aurrean, udal arduradunek aukerarik kontserbatzaileena hautatu dute: zuhaitzak inausketa drastikoaren bidez murriztea, egoera orokorra hobetu eta pertsonen segurtasunerako arriskuak ekidite aldera.
Según el referido estudio, los tilos presentan un alto riesgo de fractura en cruz por el desarrollo de pudrición que afecta a la tensión de los brazos. En consecuencia, los expertos recomendaban la reducción periódica o bien la sustitución de estos árboles por otros ejemplares jóvenes. Ante este diagnóstico, los responsables municipales han optado por la opción más conservadora, la reducción de los árboles mediante una poda drástica, con el fin de mejorar su estado general y evitar riesgos para la seguridad de las personas.
Utzi erantzuna