Header Ads

“Beharsarea”, euskarazko lana bideratzeko web orria // Beharsarea, web para la búsqueda y oferta de empleo en euskera


Beharsarea es un portal web gratuito para la búsqueda y la oferta de empleo en euskera, en el que participa la Mancomunidad de
Las Encartaciones. La página permite elegir el ámbito territorial,
así como el tipo de trabajo para que la tarea se ajuste
al perfil de las personas interesadas


“Beharsarea” euskarazko lana bideratzeko Interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraza eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lana euskaraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea. Euskaldunak diren umezaintzaile, begirale, klase partikularretarako irakasle, tabernari, entrenatzaile, dendari eta bestelako lanpostuen eskaera gero eta handiagoa dugu gure udalerrietan.

Zerbitzu hori betetzeko beharsarea.net ataria bi norabideetan prestatuta dago; izan ere, zuzenean kudeatzen ditu bai lan-eskaera bai lan-eskaintza: Alde batean, euskaraz lan egiteko jendearen bila dabilen Enkarterriko familia, enpresa, denda, taberna, elkarte eta erakundeak hartzen ditu. Beste aldean, euskaraz lan horiek egiteko prest dagoen jendea.

Beharsarea atariaren diseinuari dagokionez, hasierako orrian, Euskal Herriko mapa bat agertzen da eta bertan, Bizkaia dago nabarmenduta. Gainean sakatzen badugu parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango ditugu nahi duguna hautatu ahal izateko. Gainera, eskuinaldean argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.

Lanak kategoria ezberdinetan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez. Euskaraz lanen bat egiteko jendea aurkitu behar baduzu edota lana bilatu nahi baduzu, orain bide erraza eta zuzena duzu interneten bertan: www.beharsarea.net

No hay comentarios