Header Ads

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE): Musika topaketak // Día Internacional del Euskera: Encuentros musicales en el Zalla zine-antzokia


Eguna / Día: abenduak 3 diciembre (asteazkena-miércoles)
Ordua / Hora: 10:30
Lekua / Lugar: Zalla zine-antzokia
Taldeak / Grupos: Enkore + Napoka iria

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko da ohi legez. 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunarena, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu Mankomunitate honetako udalerrietako ikastetxeetan. Horrela, DBHko 3. mailako ikasleentzat eta euskaltegietako ikasleentzat “Musika topaketak” antolatu ditu abenduaren 3an, Euskararen egunean bertan, Zalla zine-antzokian 10:30ean.

Horien bidez, Enkarterriko nerabeak eta euskal musikariak batera izango dira. 170 bat gazte bilduko dira. Musika Topaketetan bertaratuko direnek ikusi eta entzungo dute Enkore eta Napoka Iria taldeetako musikarien eskutik kantuen sorkuntza zelan egiten den, eta zein nolako esperientzia eta hastapenak izan dituzten musika munduan. Hau dena moderatzaile baten gidaritzapean egingo da, aurten Ugaitz Alegria aktorea izango da.

Honetarako, Zalla zine-antzokia aretoak bi gune desberdin izango ditu. Batean, moderatzaileak musikarien aurkezpena eta hastapenei buruzko elkarrizketa burutuko du eta horrekin batera bere bideo batzuk ere ikusi ahal izango dira. Bestean, Enkore eta Napoka iria taldekoek abesti batzuk eskainiko dituzte. Azkenik, publikoaren galderei ere erantzun beharko diete, publikoarekiko interakzioa bilatuta. Galderak egiten dituztenen artean opari batzuk zozketatuko dira. Ekitaldia irekia izango da eta ikastetxeetan ez dauden gazteak ere bertara daitezke.


"Dixie eta matxinada zonbia"

Ondoren, abenduaren 4an, euskarazko film bat emango da Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetako ikasleentzat. 300 bat ume joango dira Zalla zine-antzokira arazaroren 7an estreinatu berri den “Dixie eta matxinada zonbia” izeneko filma ikustera.

No hay comentarios