Header Ads

Zalla-Balma-Zalla proba dela eta, trafikoa etengo da larunbatean Zallako zenbait puntutan // Debido a la Zalla-Balma-Zalla, el sábado se cortará el tráfico en diversos puntos del municipio


Lehendakari Aguirre etorbideko, Artebizkarra auzoko, San Pedro urbanizazioetako, Landarondoko, Etxaldeko, Tepeyac kaleko 1-6 zenbakietako eta Hnos. Maristas kaleko bizilagun eta erabiltzaileei eta oro har herritar guztiei jakinarazi nahi zaie Zalla-Balmaseda-Zalla Herri Krosaren (Zalla-Otxaran-Balmaseda-La Herrera-Ibarra-Plaza Euskadi) proba dela eta, larunbatean, abenduaren 6an, trafikoa eten egingo dela Lehendakari Aguirre etorbidearen eta Hnos. Maristas kalearen artean, 10:00etatik proba amaitu bitartean (gutxi gorabehera 13:30ean). Mozketa horrek Ibarrako bidegurutzearen eta Lanzagorta etorbidearen (Zallako norakoan) bidegurutzearen arteko tarteari eragingo dio.

Beraz, abenduaren 6an Artebizkarratik, Tepeyac urbanizazioko 1-6 zenbakietatik, Lehendakari Aguirretik, Landarondotik eta San Pedroko Etxaldetik ibilgailuan euren etxebizitzetara sartu edo horietatik irten nahi duten herritar guztiek, errepidearen kontrako norakoan egin beharko dute; hau da, erdigunetik (Mimetiz) Ibarrarantz. Beste alde batetik, Nª Sra. del Rosario kalean ere trafikoa etengo da, bi norabideetan, 1etik 9ra bitartean (elizaren aurrean). Honako hauek dira joan-etorrirako beste aukerak: Lanzagorta etorbidea eta BI-3651 errepidea eta Sabino Arana etorbidea, bi norabideetan.

Barkatu eragozpenak.


Se pone en conocimiento de los/las vecinos/as y usuarios/as de la Avda. Lehendakari Aguirre, Bº Artebizkarra, Urbanizaciones San Pedro, Landarondo, Etxalde, Tepeyac nº 1 al 6 y C/ Hnos. Maristas y al público en general que con motivo de la celebración de la prueba deportiva Herri Krosa Zalla-Balmaseda-Zalla (Zalla-Otxaran-Balmaseda-La Rerrera-Ibarra-Plaza Euskadi), el sábado 6 de diciembre se procederá a cortar el tráfico en la calle Lehendakari Aguirre y Hnos. Maristas a partir de las 10:00h, y hasta finalizar la prueba (13:30h aproximadamente), afectando dicho corte al tramo comprendido entre el cruce de Ibarra y el cruce con la Avda. Lanzagorta en sentido hacia Zalla.

Los y las vecinas de Artebizkarra, Ur.Tepeyac 1 al 6, Lehendakari Aguirre, Landarondo, San Pedro y Etxalde que el día 6 quieran acceder o salir de sus viviendas en vehículo, deberán hacerlo  siempre en el sentido contrario a la carrera, es decir del centro (Mimetiz) hacia Ibarra. Asimismo, se cortará el tráfico en la calle Nª Sra. del Rosario en ambos sentidos del 1 al 9 (frente Iglesia). El tráfico alternativo se realizará por: Avda. Lanzagorta y BI-3651 y Avda. Sabino Arana, en ambos sentidos.

Disculpen las molestias

No hay comentarios