Header Ads

Irakurle Kluba, “Erraiak” eleberriko autorearekin berbetan / Irakurle kluba contará con la presencia de la autora de "Erraiak", Danele Sarriugarte. Urtarrilak 21 Enero


La escritora de la novela “Erraiak”, Danele Sarriugarte charlará el próximo
21 de enero en la Biblioteca de manera distendida con las personas que
deseen intercambiar opinión con ella y el resto de lectores y lectoras en
torno a la historia de una dolorosa ruptura de pareja

Datorren asteazkenean, hilak 21, Danele Sarriugarte idazle gaztea izango da Zallako liburutegian. Izan ere, XV. Igartza saria irabazi zuen eibartarrak 2013an “Erraiak” eleberriarekin eta horren inguruan jardungo dute oraingo euskarazko Irakurle Klubean. Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin.

Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio.

Aukera paregabea izango da urtarrilaren 21ekoa, Sarriugarterekin aurrezaurre eleberriaren inguruan taldean solasean egoteko. Hurbil zaitez beraz, arratsaldeko 18:30etan Kultur etxeko hirugarren solairura, lagun artean hizketan tarte entretenigarria igarotzeko.

No hay comentarios