Header Ads

".eus" domeinua Zallako Udal webgunean // La página web del Ayuntamiento de Zalla se suma al dominio ".eus"



Zallako Udalak oraindanik ".eus" domeinua erabiliko du eta horrenbestez, webgunearen euskarazko bertsioa www.zalla.eus izango da. “.eus” euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. 

Izan ere, egungo gobernu taldearen helburua da euskara eta euskal kultura sustatzea eta horren inguruan dagoen komunitatea kohesionatzea. Tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta nazioarteko aitortza eskainiko diona.

No hay comentarios