Header Ads

Bertso Jaialdia Zalla zine-antzokian maiatzaren 29an // Bertso Jaialdia en el Zalla zine-antzokia el 29 de mayo


El 29 de mayo, a las 20:00h, el Zalla zine-antzokia acoge el tradicional 
Bertso saioa, en el que participan 4 conocidos bertsolaris, junto al 
zallarra Jon Martinez 

Zallako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Zallako Bertso Eskola Bertso Saio bat prestatzen hasi dira. Aurten, tradizio bihurtu den ekitaldi honek, ohiko formatua berreskuratuko du; hau da, ospe handiko lau bertsolari eta Zallako Bertso Eskolako bat. Izan ere, gurekin egongo dira Sustrai Colina, Fredi Paia, Oihana Bartra eta Jone Uria bertsolariak.

Gainera, beti bezala, bertoko bertsolari batek ere haiekin abesteko aukera izango du; oraingoan Jon Martinez izango da bere trebetasuna erakutsiko duenak. Azkenik, Aitor Arrutia gai-jartzaile modura arituko da. Emanaldia maiatzaren 29an izango da, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Zalla zine-antzokian, 3 euroren truke.

No hay comentarios