Header Ads

Kirol Jaia. Ekainak 6 Junio


El 6 de junio se celebra en Zalla "Kirol Jaia", un evento que permitirá disfrutar a lo largo de todo el día de diversas actividades deportivas: body balance, crossfit, cycling, tiro con arco, etc. Se trata de una iniciativa participativa en la que también se podrá conocer la labor que desempeñan diversos clubs del municipio

Ekainaren 6an, ohi bezala, kirolaren jaia egingo da Bizkaian: Kirol Jaia. Jai horrek amaiera ematen dio eskola-kirolaren denboraldiari, eta uda hasten denez, helburua da erakustea zein aukera dauden gure probintziako udalerrietan kirola egiteko. 

Zallari dagokionez, aurten ere udalkiroldegian egingo da ekitaldia. Ekainaren 6an, larunbata, izango da goiz osoan. Zallako herritarrak doan etorri ahal izango dira igerilekura eta gimnasiora, eta, hala, instalazioak ezagutzeko aukera izango dute, han ematen baita kirol-zerbitzua urte osoan. Era berean, kiroldegiarekin berarekin eta kirol-elkarteekin batera, hainbat jarduera ireki eta parte-hartzaile antolatuko dira, instalazioak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta horiez gozatzeko, baita Zallako klub batzuen lana ezagutzeko ere. 

No hay comentarios