Header Ads

Merkatariek eta ostalariek Gau Sorgindua ospatuko dute ostiralean // Este viernes, 18 de diciembre, los comerciantes y hosteleros celebran la Noche Embrujada



El 18 de diciembre la Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Zalla celebra la Noche embrujada, abriendo sus locales hasta las 22:00h. La jornada estará cargada de actividades e interesantes sorpresas para quienes se acerquen a comprar a los establecimientos locales

Abenduaren 18an, Zallako Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak "Gau Sorgindua"-ren beste edizio bat ospatuko du. Elkarteko dendek aktiboki hartuko dute parte ekitaldi honetan, eta 22:00ak arte egongo dira zabalik. Egun osoan zehar, kaleak girotzeko musika egongo da.

Hain zuzen ere, estilo ezberdineko hiru taldek joko dute 19:00etatik aurrera Bizkaitarra plazatxoan, La Costanilla eta Tepeyac kaleen arteko izkinan, eta Artebizkarran. Gainera, Gabonetako giroaz blai egongo dira Zallako kaleak, eta askoz ere ezusteko gehiago aurkituko dituzte elkarteko dendetan erostera doazen pertsonek.

Zallako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko lankidetzari esker egin ahal izan da elkarteak proposatutako ekimen hau.

No hay comentarios