Header Ads

Zallako Gabonetako Haur Parkea abenduaren 28tik 30era egingo da // El PIN de Zalla se celebra del 28 al 30 de diciembre


El PIN se va a celebrar los días 28, 29 y 30 de diciembre, de 11:00h a
14:00h y de 16.30h a 19:00h. Durante esas tres jornadas, quienes se
pasen por el polideportivo disfrutarán de un gran número de actividades.
Cada tarde habrá, además, actuaciones infantiles a partir de las 19:00h

Beste urte batez, Gabonetako oporretan zehar, Zallako umeek hitzordu garrantzitsua dute udal kiroldegian: Gabonetako haurparkea.

Aurten, abenduaren 28an, 29an eta 30ean izango da, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:00etara. Egun horietan Gabonetako haurparkera doazenek hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute, hala nola, gaztelu puzgarriak, eskaladahorma, haurrentzako tailerrak Enkarterriko Gurutze Gorriaren edo KIUBen (Kontsumitzaileei informazioa emateko udalbulegoa) eskutik, makillajetailerrak, azken belaunaldiko bideojokoak…

Gainera, arratsaldero emanaldi bat egongo da 19:00etan. Abenduaren 28an, astelehenean, Marsel Magoa bertaratuko da kiroldegira, eta 29an Tomaxen Abenturak-en txanda izango da; azkenik, 30ean, asteazkenean, GHPari amaiera emango dio Buala haur-dantzaldiak.

No hay comentarios