Diru-laguntzak eliteko kirolarientzat. Eskatzeko epea, irailaren 23ra arte zabalik // Subvenciones a deportistas de élite. Plazo de solicitud abierto hasta 23 de septiembre
El Ayuntamiento convoca un año más la subvención para deportistas de élite del municipio. Las instancias se pueden presentar hasta el 23 de septiembre en el SAC o Arangune
Aurten ere Zallako Udalak diru-laguntzen deialdia onetsi du 2015eko uztailaren 1etik 2016 ekainaren 30era arte kirol-ekimenetan parte hartu duten udalerriko eliteko kirolarientzat.
Diru-laguntza horrek hiru helburu nagusi hauek ditu: goimailan lehiatzen diren Zallako herritarrei laguntzea, desgaitasunen bat duten pertsonen artean eliteko kirolaren praktika sustatzea eta herrian talentu handiko kirolariak bilatzea.
Joan den uztailaren 6ko osoko bilkuran adierazi zenez, dirulaguntza horren zenbateko osoa 5.512€ izango da, eta zenbateko hori dirulaguntza jasoko duten pertsona guztien artean banatuko da, emakidaren eta baremazioaren irizpideekin bat, kirolari bakoitzak 700€ jasoko ditu gehienez ere.
Diru-laguntza hori eskatu ahal izango dute dagokion kirol-federazioak emandako edo homologatutako lizentzia duten banakako kirolariek, betiere eliteko kirolari maila badute udalerrian eta Zallan erroldatuta daudela frogatzen badute. Eskaera eta beharrezko agiri guztiak, behar bezala beteta, HAZn edo Arangunen aurkeztu beharko dira 2016ko irailaren 23ko 13:30ak baino lehen.
Utzi erantzuna