Header Ads

Olentzero abenduaren 24an Zallara dator berriro ere! // El 24 de diciembre Olentzero regresa un año más a Zalla


[El día 24 de diciembre, a partir de las 17:00h, el Olentzero llegará para traer y ofrecer sus regalos a los más pequeños y pequeñas del pueblo. Tras una kalejira por las calles de Zalla, amenizada por el grupo de txistularis, se acercará a las 18:00h al frontón. Allí recibirá a las y los txikis con toda la ilusión del mundo. Los bailes de Ibai Lorak también animarán la velada]

Aurten ere, Zallara etorriko da Gabon euskaldunetako pertsonaia karismatikoenetako bat: Olentzero. Abenduaren 24an, larunbatean, Olentzerok opariak ekarriko dizkie herriko txikienei.

Arratsaldeko 17:00etan, kalejira izango da Zallako kaleetan zehar, eta Unai Zubietaren txistulariek musikaz girotuko dute egun berezi hori Foruen kaletik pilotalekura. Gero, 18:00etan, Lusa, Eguzki eta Lombardia egoitzak bisitatu ostean, Olentzero Mimetiz Pilotalekuan izango da, umeei gogo biziz harrera egiteko.

Azkenik, Ibai Lorak Dantza Taldeko kideek, txikienetik handienera, zenbait
dantza egingo dituzte pilotalekuan, egun seinalatu horretarako. Amaitzeko,
txokolate beroa banatuko da guztien artean.

No hay comentarios