Glefaran enpresaren udal-jardueraren lizentzia behin betiko iraungitzeko dekretu bat kaleratu du Udalak // Zalla emite un decreto caducando definitivamente la licencia de actividad municipal de Glefaran
[EUS] Zallako Udalak, gaur, Glefaran enpresaren alegazioak eta errekurtsoak gaitzesteko eta orea ekoizteko udal-jardueraren lizentzia behin betiko iraungitzeko dekretu bat kaleratu du, egiaztatu baita enpresak ez duela berriro zabalduko ekoizpen-lerro hori. Dekretu horretan adierazten da, alde batetik, enpresak beste udal-lizentzia batzuk izapidetu behar dituela jarduera berriei ekiteko, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia gorabehera, eta, bestetik, Udalak beste baldintza batzuk ezar ditzakeela Eusko Jaurlaritzak jarritakoez gain, Jaurlaritzarenak nahikoak ez direla irizten diolako. Era berean, dekretuaren bitartez dokumentazio gehigarria eskatzen zaio Glefarani, eta ohartarazten zaio egin beharreko obretarako lizentzia izapidetu behar duela.
Gainera, Glefarani jakinarazi zaio emandako luzapena bukatu dela eta, beraz, paper-orea ekoizteko makinak txatar bihurtzeko lizentzian hitzartutako epea ere amaitu dela.
Glefaranek, funtsean, jarduteko bi titulu behar ditu:
- Ingurumen-baimen integratua, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak emana. Jaurlaritzak duela gutxi berritu du baimena, hondakinak kudeatzeko jarduerari estaldura emateko eta paper-orea sortzeko jarduera ezabatzeko.
- Udal-jardueraren lizentzia, jarduera kokatzen den udalerriak emana. Garai bateko Pastguren paper-fabrikatik hartu zuen oinordetzan, Zallan eta Gueñesen paper-orea fabrikatzeko. Zallari dagokionez, iraungi egin da lizentzia, joan den azaroaren 17an hasitako prozesu baten ostean.
Zallako Udalak Glefarani baimendutako jarduerak: gaur-gaurkoz, jarduera bat ere ez. Energia ekoizteko gauzatzen duten jarduera Gueñesen kokatuta dago.
Udalak ahal duen guztia egiten jarraituko du, herritarrak eta ingurumena errespetatuko dituzten industria-proiektuei eta eskualdean kalitatezko enplegua sortuko dutenei bide emateko. Hori helburu izanik, administrazioekin hartutako konpromisoak behin eta berriz ez betetzea, dirua egiteko lasterbideak hartzea (energia ekoiztea eta txatarra egitea) eta etorkizunerako inbertsiorik ez egitea, hori ez da bidea.
Herritarrak mobilizatu egin dira, eta horrek fruitua eman du, administrazioek beste bilera batzuk egitea lortu delako eta enpresak jendaurrean hitz egin duelako. Hala eta guztiz ere, arazoa oraindik ez da konpondu.
Informazio gehiago: glefaran.zalla.org
Igualmente, se le
ha comunicado a Glefaran que, tras agotarse la prórroga concedida,
ha finalizado el plazo estipulado en la licencia de achatarramiento
para las maquinarias de producción de pasta de papel.
Glefaran
necesita, en esencia, de dos tÃtulos que permiten su actividad:
-
AAI (Autorización Ambiental Integrada) dictada por Medio Ambiente del Gobierno Vasco. Esta entidad la ha renovado recientemente para dar cobertura a la actividad de gestión de residuos y eliminar la de generación de pasta de papel. El Ayuntamiento hizo una alegación hace más de tres meses pidiendo mayores medidas de control y aún no se le ha contestado.
-
Licencia de Actividad Municipal, dictada por el municipio en que se ubica. La heredó de la extinta Papelera/Pastguren para fabricar pasta de papel en Zalla y Güeñes. En lo que respecta a Zalla, ha sido caducada tras un proceso que se inició el pasado 17 de noviembre.
Actividades
autorizadas por el Ayuntamiento de Zalla a Glefaran: A
dÃa de hoy, ninguna. La
actividad que están realizando de producción energética está
ubicada en Güeñes.
El
Ayuntamiento seguirá haciendo todo lo que esté en su mano para
facilitar la llegada de proyectos
industriales respetuosos con la ciudadanÃa y el medio ambiente
y que generen empleo de calidad en la comarca. Si ese es el objetivo,
el repetido incumplimiento de los compromisos adquiridos con las
administraciones, los atajos para hacer caja (producción de energÃa
y achatarramiento) y la ausencia de inversiones a futuro no es el
camino.
La
movilización de la ciudadanÃa se ha demostrado efectiva al
conseguir nuevas reuniones de las administraciones y un
pronunciamiento público de la empresa pero aún no está solucionado
el problema.
Más
información en glefaran.zalla.org
Sr. Alcalde, los empresarios que apuestan por proyectos como este arriesgan mucho y resuelven muchos problemas en municipios como el suyo. No está bien ahogar demasiado, y menos utilizando argumentos más populistas que técnicos. O es que está buscando votos?
ResponderEliminar