Header Ads

Ekainaren 16tik 18ra ospatuko da IV. Enkarterri Fest jaialdia // El Enkarterri Fest se adelanta a mediados de junio



El festival gastronómico referente en la comarca encartada se adelanta a junio, del 16 al 18, a fin de garantizar el buen tiempo y espaciarlo de las fiestas patronales y Gangas. Tendrá además una nueva denominación "Enkarterri Fest Jantour". El viernes se celebrará una jornada en el Zalla zine-antzokia dirigida a profesionales del sector, donde además se dará a conocer al cuarto embajador/a de la Cebolla Morada de Zalla

Enkarterri Fest jaialdi gastronomikoaren 4. edizioa aurreratuko da aurten. Are gehiago, uda hasi aurreko asteburuan ospatuko da, hiru egunetan, ekainaren 16tik 18ra bitartean hain zuzen eta "Enkarterri Fest Jantour" izen berria hartuko du. Zallako Udaleko Turismo Sailaren hitzetan "data aldatzearen erabakiak bi izan dira nagusiki: eguraldi ona bermatu ahal izatea eta Zallako Jaietatik edo 'Gangas' bezalako ekitaldietatik bakantzea".

Jaialdiaren antolaketarako El Correo taldeko profesionalen laguntza izango du Udalak, eskarmentu handia baitute hauek puntako ekitaldiak antolatzen, Donostiako "Gastronomika" kasu.

Ekainaren 16an, ostirala, gastronomiako eta komunikazioko profesionalei zuzendutako jardunaldi bat aurreikusi da Zalla zine-antzokian. Era berean, galan zehar Zallako Tipula Morearen IV. enbaxadorea ezagutzera emango da. Larunbatean eta igandean, aurreko urteetan bezala, ekintzak udaletxearen inguruko lorategietan izango dira.

Ostalariekin bilerak hasi dira
Bestetik, jaialdiaren antolatzaileak eta ostalariak dagoeneko batzartzen hasi dira "Zalla pintxotan" ibilbideko mokaduak definitzen hasteko.

No hay comentarios