Header Ads

Haurrentzako Irakurle Klubaren lehen saioa, arrakastatsua Zallako Umetekan // Éxito rotundo de la primera sesión del Club de Lectura Infantil en la Umeteka


La primera sesión del Club de Lectura infantil ha sido un éxito rotundo. A la Umeteka se acercaron 13 niños/as de diferentes edades para intercambiar impresiones sobre el cuento leído en casa. Las y los peques estuvieron muy participativos y tras finalizar la actividad ya quisieron apuntarse a la siguiente sesión. Será el próximo miércoles 26 de abril a las 17:00h y el libro del que se hablará es "Nire lehen egunerokoa / My first diary"


Martxoaren 23an  lehen aldiz egin da Zallan haurrei zuzendutako irakurle kluba, Umetekak bultzatuta. Kultur Etxeko beheko solairura 13 ume hurbildu ziren, bakoitza emozio desberdin batekin... urduritasuna ("zer egingo ote dugu?"), irrika ("noiz hasiko gara?"),... baina parte hartzeko gogo nabariekin guztiak.


Biribil batean elkartu ziren guztiak eta dinamizatzailearen laguntzaz irakurritako Tutakamonen istoriora bidaiatu zuten. Tutankamonen abenturak algaren artean gogora ekarri zituzten. Ume bakoitzaren sentzazioak eta sentimenduak konpartitzeko txokoa bilakatu zen irakurle kluba. Amaitzean, aurpegi alaiak nagusitu ziren eta hurrengo irakurle klubean parte hartzeko grina azaldu zuten.

Datorren saioa apirilaren 26an aurreikusi da, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan. Andoni Egaña eta Mikel Cornejoren "Nire lehen egunerokoa / My first diary" liburua aukeratu da, euskeraz eta ingelesez idatzita dagoena. Irakurle kluba euskaraz dinamizatuko da herriko Amaia gaztearen laguntzarekin.

Anima itzazu familiako haurrak ekimenarekin bat egitera. Irakurzaletasuna bultzatzeaz gain, une atsegina igaroko dute etxeko txikiek Umetekan!

No hay comentarios