Header Ads

Euskara hobetzeko aukera anitz Enkarterriko AEK // El Euskaltegi de Enkarterri pone en marcha para este verano cursos y quedadas para hablar en euskera




El Euskaltegi de Enkarterri pone en marcha para este verano cursos y quedadas para hablar en euskera, tanto en Zalla como en otros municipios de la comarca





Enkarterriko AEKk zenbait egitasmo abian jarriko ditu uda honetan, Zallan bertan eta kanpoan ere. Alde batetik, urtero bezala, udako ikastaroak antolatuko ditu uztailean goizeko ordutegian, erdi eta goi mailakoei zuzenduta. Bestetik, mintzapraktika egiteko aukera ederra eskainiko diete hiztunei Barnetegi ibiltariek. Hauetan izena emanez gero, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta kirola egiteko parada izango dute euskalzaleek. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo oinez, tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko helburuarekin. Eta antzeko esperientzia familian bizitzeko, haur eta gurasoentzako barnetegia ere antolatuko da. Goizetan gurasoak eskolan eta seme­alabak jolasean ibiliko dira, arratsaldetan ordea, ikasitakoa praktikan jarriko dute antolatutako txango, ikastaro eta tailer ezberdinetan. Informazio gehiago jasotzeko 607.594.120 telefonora deitu behar da.

No hay comentarios