Header Ads

Alkohola eta beste drogen eraginak ezagutzeko, prebentzioa ezinbestekoa da // Para conocer las consecuencias del alcohol y las drogas es necesaria la prevención



El 12 y 13 de julio tuvo lugar el curso de: "Prevención de alcohol y drogas" en el Frontón de Mimetiz. Los y las asistentes además de conocer diferentes explicaciones teóricas del impacto que ocasiona la toma de estas sustancias, practicaron medidas de seguridad ante una persona que simulaba estar intoxicada  

Gure herri eta auzoetako udako festetan murgildurik gaudelarik, Zallako Euskaltzaleak Kultur Elkartean beharrezkoa ikusi dugu kontestu honetan alkohola zein beste drogen eraginez gaztetxo eta ez hain gazteengan sarritan ikusten ditugun irudi penagarriak ekiditea. Asmo hori helburu, Hazkunde elkartearekin batera Zallako herritarrei zuzenduriko ikastaroa antolatu genuen.

Ikastaroa antolatzerakoan bi talde zehatzengana jo ziren:
- Alkohol hornitzaileak: hostalaritza lokaletako jabe zein langileak, festetako txoznen langileak...
- Eragile sozialak: Aisialdiko taldeen begiraleak, kirol begiraleak, osasun arloko langileak...

Ikastarora gerturatutakoek, drogek sortzen dituzten eraginen azalpen teorikoekin batera, intoxikazio pean dagoen pertsona baten aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak ezagutu eta praktikatu zituzten.

Datozen asteetan, bertaratutakoek ikastaroa egin izanaren Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ziurtagiria jasoko dute etxean. 

No hay comentarios