Header Ads

Zalla- Balmaseda ibilbidea // Ruta Zalla- Balmaseda (euskeraz)





Podríamos decir que Zalla es un municipio muy diverso y con muchos recursos naturales a descubrir. Desde zonas con un poblamiento notable (núcleos de Aranguren y Mimetiz) a zonas de media densidad o áreas rurales y/o forestales.

Zalla tiene como objetivo presentarse al visitante de una manera global, y para ello propone una serie de rutas que potencian el descubrimiento desde un enfoque activo, a fin de conocer el medio e interrelacionarse con él.


Esan dezakegu Zallak eskaintzen dituen aukerak anitzak direla eta deskubritzeko hainbat natura baliabide dituela. Herritar ugari biltzen dituzten guneetatik (Aranguren eta Mimetiz), biztanle gutxidituzten guneetara edo landa zein mendi-guneetara.

Zallaren helburua da bisitarien begietara modu orokor batean azaltzea. Horretarako, ikuspuntu aktibo batetik aurkikuntzak sustatzen dituzten ibilbide batzuk proposatzen ditu. Horrela, ingurune hau ezagutu eta berarekin harremanak izatea ahalbidetzen du. Horietako bat, Zalla-Balmaseda izenekoa da. Distantziak: 7,6 km (6,5 km, Zallako amaieraraino) izanez, eta bizikletaz egiten bada: 2 ordu gutxi gorabeherako iraupena dauka,  trekking egiten bada: 4 ordu, berriz. Zailtasun maila: txikia da. 

Ibilaldia Murga jauregiko lorategietan hasten da. Egun hor gure udaletxea dago, lorategi eta zuhaitzez inguratutako lursail batean, eta bertako landare-espezieak paregabeak dira. Toki zoragarri hori bisitatu ostean, mendebaldetik irten eta Mimetizeko hirigunetik urrunduko gara, kurba eta dimentsio handiko eraikin abangoardista baten bila; Zalla zine-antzokia.

2004an inauguratutako eraikin berezi horrek bertako mendien lineak islatu nahi ditu bolumen nagusian, eta erantsitako eraikinean musika pentagrama bat islatzen du, nota eta guzti. Eskualdeko kultur zentrorik handiena da eta bertan biltzarrak, kongresuak… antolatzeko aukera ematen duen aisialdi-eskaintza handia izaten du.

Agirre Lehendakaria etorbidetik aurrera egiten badugu, viktoriar estiloko ikastetxe paregabea ikusi ahal izango dugu. Ehun urte baino gehiago dituen maristen San Migel ikastetxea da, eta 1994. urtera arte Irlandako amek zuzendu zuten. Jarraian, San Pedro egoitzazko auzoarekin egingo dugu topo. Eta txaletak biltzen dituen gune hori atzean utzi bezain laster, ibilbide honetako tokirik garrantzitsuenetako batera helduko gara; San Pedro Zarikete multzora, hain zuzen ere.

Toki hori entzutetsua izan zen pertsonen eta animalien “izpiritu gaizkileak” urruntzen zituzten aztikeria-errituak direla eta. XII. mendeko ermita du, Santiago bideko gurutzeduna eta erromesentzako iturria (Santiago bidearen Bizkaiko ibilbidearen barruan), bai eta Gernikako Arbola zaharraren kimua ere.

“Zarikete” multzoa utzi eta metro batzuk geroago, errepidearen eta trenbidearen bestaldean bide birgaitu bat abiatzen da. Zehazkiago esanda, Erdi Aroko galtzada da. Burtzeñatik etorrita eta Balmasedarantz joanda, galtzada horrek asfaltatutako pista batera eramaten gaitu. Cadagua ibaian zehar Bolunburuko atsedenlekura helduko gara.

Atsedenerako eta gozamenerako zerbitzuak dituen leku honetan, egurrezko zubi batean hartuz gero, bidegorri batera heldu eta horretatik jarraituta beste gune batzuetara hel gaitezke, esate baterako “sorginen landara” (zubia zeharkatu eta 50 metro eskasera) eta “Bolunburuko Markoaren Kastroa”, udalerriko aztarnategirik garrantzitsuena (ordu bateko igoera gutxi gorabehera).
Baina zubia ezkerretara utzi eta bidean aurrera egingo dugu. Bertan Bolunburuko guneak multzo historikoa azalduko digu. Lehenengo eta behin, garai bateko burdinola eta erroten aurriek, eta zabalgunean, Santa Ana bazeliza eta Bolunburuko dorretxea.
Bertako bidetik aurrera jarraituta,  La Herrera hirigunera helduko gara; Zalla osatzen duten bost hiriguneetako batera.

Errepideko 500 bat metro horietan arretaz ibili behar dugu. Bertatik gorantz begiratuta Santa Isabel eliza (estilo neoklasikokoa) ikusiko dugu. Egun zaharberrituta eta atsedenleku baten barruan dauden garai bateko Taramona eskolen parean, errepidea atzean utziko dugu.

Toki honetatik asfaltatutako bidea hasten da (errepidearen eskumatara, zubia gurutzatu baino lehen), errekarekin paraleloan doana. Bertan Terrerosko dorretxea (ibaiaren beste ertzean) ikusiko dugu, eta geroago, La Mella multzo historikoa. Izugarrizko basoan barrena Paduako San Antonioren ermitarekin eta Urrutia familiakoen etxe-jauregiarekin egingo dugu topo (azken hori egoera txarrean, baina ondareari dagokionez oso garrantzitsua da).

Metro batzuk aurrerago, Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen (1199) Balmaseda udalerriaren kanpoaldean sartuko gara. Ibarrean aurrera jarraituta, bisitaria erdiguneraino helduko da eta bertan ikusiko ditu, besteak beste, San Severino eliza (XV. mendekoa), udaletxea (eraikin barrokoa, baina estilo klasizista) edo Zubizahar ezaguna (harresiak zituen garai bateko Balmasedaren testigantzarik zaharrena).

Informazio gehiago lotura honetan. (Bideo)

No hay comentarios