Gizarteratzeko eta Laneratzeko Akonpainamendu Plana, Fundación Integrandoren eskutik gizarte-bazterkeriari aurre egiteko // Plan de Acompañamiento a la Inserción Social y Laboral para hacer frente a la exclusión
El objeto social de la entidad es el desarrollo de proyectos de inclusión social, que erradique situaciones de exclusión y que facilite la inclusión de colectivos desfavorecidos, de personas en riesgo o en exclusión social.
Fundación Integrando, marginazioaren eta gizarte-bazterkeriaren kontran lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Gaitasun indibidualetan zein giza gaitasunetan oinarriturik, denbora luzeko langabetu edota gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak trebatu, hezi eta orientatu egiten ditu.
Erakundearen giza objektua bazterkeria desagerrarazi eta gizarte-bazterkerian jausteko arriskuan dauden pertsonak barneratzeko proiektuak garatzea da.
2013ko maiatzetik, Fundación Integrandok Estefania y Prieto 8. Kalean Zallan duen bulegoan, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarterriko Mankomunitatearen eta Lanbideren kolaborazioarekin batera, proiektu desberdinak daramatza aurrera. Hauek ditu:
Enkarterriak
Enkarterriak zerbitzua gizarte-bazterkerian dauden edota arriskuan dauden pertsonekin lan egiteko pentsatua dago. Hauek, Enkarterriko Mankomunitateko gizarte ekintza zerbitzutik deribatuak dira eta Enkarterriko udalerrietako pertsonei zuzenduta dago.
Ekintza orokorrak
-Gizarte-kalteberatasunean dauden parte hartzaileekin bat, gizarteratzean eta osasunean oinarrituriko neurrira egindako ibilbide hezigarrien diseinua eta elaborazioa.
Astero, garapen pertsonalean oinarrituriko taldeko lana, gizarte-bazterkeria larrian aurkitzen diren pertsonekin bat egiten da.
- Giza gaitasunen garapena lantzen da parte hartzaileekin.
- Gainerako udal zerbitzuekin batera lan sarea bultzatu.
- Gizarte-bazterkeriarako arriskuan dauden gazteak laguntzean oinarrituriko giza-heziketaren tailerren elaborazioa.
- Pertsonek dituzten hasteko tresnen balorazioa.
PAIL (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Akonpainamendu Plana)
Gizarteratzeko eta Laneratzeko Akonpainamendu Plana, giza-bazterkerian dauden edota arriskuan dauden Enkarterriko 30 pertsonei gutxienez bideratuta dagoen programa da. Hauek, Enkarterriko Mankomunitateko gizarte-ekintza zerbitzuetatik edota bestelako udal zerbitzuetatik bidaliak izan daitezke. Indibiduoan pentsatuta dagoen gizarteratzeko eta laneratzeko planak garatzen dituen programa da; langile teknikoak babestua eta, parte hartzaile bakoitzak dituen premiak kontutan hartuta. Barneratze horretarako, gaitasun pretsonalen, heziketa mailaren, giza eta komunitate parte hartzearen, gaitasun pertsonalen, udal baliabideen ezagueraren eta gaitasun profesionalen indarberritzearen hobekuntza lantzen dira.
Fundación Integrandoren programek urte bateko iraupena dute; era jarraikor batean lantzen ditu eta, bertan parte hartzeko Fundación Integrandoko bulegotik pasatzearekin nahikoa da. Informazio gehiago eskuratzeko, Zallako Estefania y Prieto 8, Bajo Lonja Kalean duten Bulegotik pasa daiteke edota emaila bidaliz: oyurrebaso@fundacionintegrando.com edo asouto@fundacionintegrando.com Baita ere: 94.608.67.04 telefonora deituz eta Olatzengatik edo Albangatik galdetuz.
Utzi erantzuna