Header Ads

Bilerak Euskararen Plan Estrategiko berria egiteko // Reuniones abiertas para planificar el nuevo Plan Estratégico de Euskera


Con este fin, la Mancomunidad ha organizado tres reuniones abiertas para diseñar el nuevo Plan de Euskera para los próximos cinco años (2018-2022)

Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak datozen bost urteetarako (2018-2022) Euskararen Plan berria egin behar du, eta lan hori herritarrekin batera egin nahi du.

Planak, aurrekoek bezalaxe, Enkarterrin geure hizkuntza normalizatzea du helburu eta oso garrantzitsua da herriko eragile eta norbanakoek parte hartzea, proiektuak arrakasta izan dezan gizartean.

Hortaz, lan-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; Enkarterriko herritar guztien bizipen, proposamen eta hausnarketak lagungarriak izango direlakoan, euskalduna izan zein ez.

Lan-saioak irekiak eta parte hartzaileak izango dira eta bertan Enkarterriko herrietan euskarak bizi duen errealitate eta sentsibilitate desberdinak jaso, lehentasunak ezarri, eta hurrengo bost urteetarako proposamenak landuko dira.

Horrela bada, prozesuan parte hartzeko interesa izanez gero, nahikoa da 
94.667.18.51 telefonora deitzearekin edo euskera@enkarterri.eus helbidera mezua bidaltzearekin.


No hay comentarios