Header Ads

Eskolako jazarpena prebenitzeko programa, Zallako Udalak diruz lagundua // Programa, financiado por el Ayuntamiento de Zalla, para prevenir el acoso escolar




Con la problemática del acoso escolar entre las aulas de los colegios, el Ayuntamiento incorporará un programa para colaborar con los colegios del municipio en la prevención de este problema, trabajando con niñas y niños y las familias. Estos programas se extienden en el ámbito de la convivencia y el desarrollo socio-afectivo. Son específicos porque deben abordar la problemática escolar de manera concreta y complementaria, porque desde el ámbito de sus competencias debe implicar a la ciudadanía desde lo local a concienciarse y prevenir esta problemática social


Ikastetxeetako geletan gertatu ohi den jazarpenaren arazoa dela eta, Udalak programa bat  txertatuko du udalerriko ikastetxeekin lankidetzan aritzeko, arazo hori prebenitze aldera. Horretarako, ikasleekin zein familiekin lan egingo du. Programa horiek elkarbizitza eta garapen sozioafektiboaren garapena ere lantzen dituzte. Espezifikoak dira, eskolako arazoei modu zehatzean erantzun behar baitiete, baita osagarriak ere; izan ere, herritar guztiak inplikatzea da helburua, udalerritik hasita, gizarteko arazo horren gaineko kontzientzia hartu eta arazoa prebenitu ahal izateko. 

Proiektu honen bitartez, eskolako jazarpenari buruzko informazioa lortuko da, prebentzioa hobetu ahal izateko; horrez gain, familien zein hezitzaileen lana erraztuko duten hezkuntza gaitasunak garatu ahal izango dira, eta ikasitakoa seme-alaben hezkuntza sozioafektiboari ere aplikatu ahal izango zaio, haien bilakaera-prozesua errazagoa izan dadin. 

Ongi izatea bermatu 
Proiektuaren ereduak honako oinarri hauek ditu: taldeko psikologia, adimen emozionala eta komunikazioa. Hortik abiatuta, gizarteko integrazioari bide ematen dioten askotariko gaitasunak planteatzen dira, arrisku-jokabideak murrizteko (ikasleen bilakaera-sasoi horretan ohikoa den eskolako jazarpena, besteak beste). Hori dela eta, Udaleko kideek uste dute herriko gazteei elkarbizitzarako hezkuntza eta garapen pertsonalerako hezkuntza ematea etorkizunean udalerrian bizi-kalitate hobea izateko inbertsio bat dela. Zallako Udalak lagunduko ditu diruz tailerrak.


No hay comentarios