Header Ads

“Musika topaketak” abenduaren 4an, Zallako zinema-antzokian // "Musika topaketak", el 4 de diciembre, en el Zalla-zine antzokia


El Zalla zine-antzokia albergará el 4 de diciembre a las 10:30h el evento "Musika topaketak" para el alumnado de 3º de la ESO y de los euskaltegis;  evento que reunirá en torno a 250 adolescentes

DBHko 3. mailako ikasleentzat, euskaltegietako ikasleentzat eta nahi duten gazte guztientzat “Musika topaketak” antolatu ditu Mankomunitateak abenduaren 4anZallako zinema-antzokian 10:30ean

Topaketa horien bidez, ENKARTERRIKO NERABEAK ETA EUSKAL MUSIKARIAK BATERA izango dira. 250 bat gazte bilduko dira. 

Musika Topaketetan bertaratuko direnek ikusi eta entzungo dute MARIA RIVERO abeslari eta sortzailearen eta PELLO REPARAZ, Vendetta taldeko sortzailetako baten eskutik kantuen sorkuntza zelan egiten den, eta zein nolako esperientzia eta hastapenak izan dituzten musika munduan. Hau dena moderatzaile baten gidaritzapean egingo da, Ugaitz Alegría aktorea, hain zuzen.

Honetarako, Zalla Zinema Antzokiko aretoan bi gune desberdin antolatuko dira. Batean, moderatzaileak musikarien aurkezpena eta hastapenei buruzko elkarrizketa burutuko du eta horrekin batera bere bideo batzuk ere ikusi ahal izango dira. Bestean, MARIA RIVEROk eta PELLO REPARAZek abesti baten bat eskainiko dute. Azkenik, publikoaren galderei ere erantzun beharko diete, publikoarekiko interakzioa bilatuta. Aurten, gainera, ikasle batzuek abeslariekin batera bere kantaren bat abesteko aukera izango dute. Galderak egiten dituztenen artean opari batzuk zozkatuko dira.  

Ekitaldia IREKIA izango da eta EUSKAL MUSIKA   gogoko duen edozein gazte ere bertara daiteke. 

No hay comentarios