Header Ads

Gurasolagun: esperimentu tailerra (izen ematea)



El próximo 13 de abril Zalla acoge uno de los talleres del programa Gurasolagun


Zallak Gurasolagun pasaportearen proiektuan parte hartuko du bidaia zoragarri baten ateak zabaltzeko eta familian euskaraz dibertitzeko bidaia eskaintzeko. Hilero Enkarterriko Euskaltegien eta Mankomunitatearen ekitaldi ezberdin bat egingo da eta horietako bakoitzera joateagatik zigilu bat lortuko dute gurasolagunek. Helburuen artean aipa daiteke familian euskararen erabilera sustatzea, familia harremanetan hizkuntz ohiturak aldatzea eta, bereziki, ondo pasatzea. Egia esan, erraza izango da Zalla kasuan, Gazte Zentro ondoan dagoen aretoan esperimentu tailerra antolatuko delako datorren apirilaren 13an, ostirala, 17:30etan. Gogoratu pasaportea ekintzetan eskuratu ahalko dela eta ekintza guztietara eraman beharko dela. Ikasturte amaieran zigilu gehien lortuko dituenak sari polita jasoko du.
Euskara guztion altxorra da eta herri eta txoko guztietara zabaltzea ere premiazkoa da.

No hay comentarios