Arangurenen ospatuko da Mugikortasunaren Europako Astea asteazkenean, hilak 19 // La Semana europea de la Movilidad se celebra este miércoles 19 en Aranguren
Zalla se ha sumado a la Semana Europea de la Movilidad Sostenible con una serie de actividades programadas en Aranguren este 19 de septiembre: una autoescuela sostenible, un circuito de vehículos limpios y unos talleres de seguridad vial
Zallak, beste urte batez ere, bat egin du Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin. Eta, horri lotuta, hainbat jarduera antolatu dira irailaren 19rako (asteazkena), Arangurengo La Inmaculada auzoan. Ekitaldia kontinenteko hainbat herritan egiten da aldi berean, eta aurten multimodalitatea du ardatz; hau da, bidaia berean garraiobide ezberdinak erabiltzea, bai merkantziekin bai bidaiariekin. Helburu nagusiak dira kutsatzen duten autoak baztertzea eta emisiorik gabeko logistika baterantz aurrera egitea hirigune nagusietan.
"Konbinatu eta mugi zaitez" lelopean, Mugikortasunaren Asteko programak nagusiki haurrentzat antolatutako hiru jarduera barne hartzen ditu: autoeskola jasangarri bat, ibilgailu garbien zirkuitu bat (patinete, bizikleta, pedalez eragindako kartak, patinak...), eta bide-segurtasuneko tailerra, aisialdiko ekintzen eta ekintza hezigarrien bidez jasotako fase teorikoa amaitzeko.
Utzi erantzuna