Header Ads

Enkarterriko AEK euskaltegian izena emateko epea zabalik // Matriculación abierta en el euskaltegi AEK de Encartaciones


[Enkarterriko AEK euskaltegia matrikula egiteko epea zabaldu du datorren irailaren 28ra arte. Zallan ikasteko hainbat aukera dago ordutegi zabalei esker. Gainera maila guztietan eman daiteke izena: A1, A2, B1, B2 eta C1an. Astean bi, hiru edo 4 egunetan joan daiteke eskolara baita larunbateko ikastaro trinkoak egitea aukeratu ere.

Era berean, mintzapraktika ikastaroak, autoikaskuntza eta online ikastaroak eskaintzen ditu AEK euskaltegiak. Hori gutxi balitz, Berbalagun egitasmoan parte hartzen du aktiboki eta euren ikasleak, beste euskalzale batzuekin euskara praktikatzeko aukera izaten dute esparru ez formaletan, taberna batean kafe bat hartzen duten bitartean, esaterako.

+info: Lusa Auzoa 3 / 607 594 120 / zalla@aek.eus]

No hay comentarios