Header Ads

Udalak 2018-2022 Euskara Plana onartu du // Aprobado el Plan de Euskera municipal 2018-2022

Resultado de imagen de plan euskera


El Ayuntamiento ha aprobado en el pleno de diciembre el Plan de Euskera 2018-2022. El principal objetivo del citado Plan es que el euskera forme parte del día a día del Consistorio y que, sobre todo, esté presente en la relación con la ciudadanía

Abenduaren 21ean egindako Osoko ezohiko bilkuran Zallako Udaleko Euskara
Plana 2018-2022 onartu zen Zalla Bairen eta EAJren babesarekin (EH Bilduren ordezkaria ez zen presente egon). Saioan azaldu zen bezala, 2018an Mankomunitateko Euskara  teknikariak Zallako Udalaren euskararen erabilera planaren elaborazioan egin du lan eta Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du egindako proposamena.

"Udalaren erabilera plan honek helburu argia dauka: euskara lanerako hizkuntza izatea, beste administrazioekin harreman-hizkuntza izatea eta, batez ere, herritarrekin zerbitzu-hizkuntza izatea. Horretarako, Zallako Udalak, beti ere bere errealitatea kontuan hartuta, aurrerapauso sendoak eman nahi ditu herritarrei administrazio elebiduna bermatzeko. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da guztion konpromisoa", azaldu zuen Estibaliz Elgezua zinegotziak eta, ildo horretatik, gobernu taldeak duen jarrera azpimarratu zuen, "aurten aurrekontuetan iaz baino diru kopuru gehiago gorde izango dugu, guztira 127.000€, hain zuzen ere".

Udal Euskaltegiaren egoera
Beste alde batetik, Elgezuak defendatu zuen Zallako Udal Euskaltegia Mankomunitatearen parte ere badela. "Nahiz eta orain dela gutxi Enkarterriko Mankomunitatearen presidenteak ezetza eman Euskaltegiak Mankomunitatean sartzeko egindako eskaerari, guk integrazio horren alde lan egiten jarraituko dugu. Helburu hori lortzen bada, Mankomunitarearen euskara atalak tekniko gehiago izango luke ekintza gehiago aurrera eramateko eta proiektu berriak sortzeko. Gainera, Enkarterriko udal guztien aholkularitza zerbitzua hobea izango litzateke, besteak beste, udal bakoitzaren Euskara Planen ekintzak aurrera eramateko edo agirien itzulpenak egiteko. Azkenik, bere  estatutuetan azaltzen den bezala, Mankomunitateak euskara berreskuratzeko helburua dauka eta hori lortzeko euskalduntze zerbitzu bat ezarriko du Enkarterrietan", argumentatu zuen Elgezuak.

No hay comentarios