Header Ads

Musikadero elkarteak maiatzeko ostiraleko gauak girotuko ditu "Udaberri azidoa" jaialdiarekin // La asociación Musikadero ambientará las noches de viernes de mayo con el festival "Udaberri azidoa"


La asociación Musikadero, conjuntamente con el área de Juventud del Ayuntamiento de Zalla, organizan 3 veladas musicales los días 10, 17 y 31 de mayo, viernes

Musikadero Elkarteak Zallako Udaleko Gazteria arloarekin batera hiru kontzertu antolatu ditu maiatzeko hiru ostiraletan, beste herrietako taldeak gonbidatuz: Sagunt, Miranda de Ebro, Mungia, Bilbo, Leioa eta Basauri.

Lehenengoa maiatzaren 10ean izango da, Gazte Zentro ondoko erakusketa gelan -Madres Irlandesas plazan- Prisoners of War eta Shit Hit the Fan taldeko soinuarekin. Bigarrena maiatzaren 17an ospatuko da Madres Irlandesas plazan -Gazte Zentroaren aurrean-; honetan Lukiek eta Lomoken Hoboken taldeek hartuko dute parte. Azkena maiatzaren 31n, Striknina eta Raust! taldeek itxiko dute kartela Udaletxeko lorategietan.

Aipatu bezala, gau bakoitzean 2 taldek joko dute eta hiru kontzertuetan zehar entzuleek hainbat estilo entzuteko aukera izango dituzte. Ekimen horrekin Musikadero elkartea egiten ari den lana plazaratu nahi da eta herria osoari ezagutarazi.

No hay comentarios