Andrea Prieto gazte zallarrak "EuskarAbentura" espedizioan parte hartu du // La joven zallarra Andrea Prieto participaba este verano en la expedición "EuskarAbentura"
La joven estudiante zallarra se embarcaba en una inolvidable experiencia durante el mes de julio a través de la que descubría numerosos rincones de Euskal Herria a la vez que hacía amistad con chicas y chicos de diferentes lugares de nuestra geografía. Las etapas de esta 'aventura', íntegramente en euskera, han sido mostradas a través de las redes sociales
Zallakoa den 16 urteko Andrea Prieto, "EuskarAbentura" izeneko espedizioan izan da joan den uztailaren 1a eta 31 bitartean. Gaztea ikasten ari den Maristak Ikastetxeko Euskara sailetik helarazitako aukera aprobetxatu ostean, hilabete batez, Maulen hasi eta Bilbora arteko bidea egiteko zeuden 120 plazetako bat lortu zuen Andreak.
Bere amonaren bizitzari buruz hitz eginez grabatutako bideo bati esker lortu zuen plaza abentura honetan. Bakardadean hasi zuen ibilbidea, lagunez inguratua bukatu du.
Hasiera batean ulergaitz egiten zen Ipar Euskal Herriko euskara darabilten lagunak ditu gaur egun. Dudarik gabe, euskal hizkuntzaren erabilera sustatzeaz gain, kultura eta ondarea ere jorratu dituzte, egunero jasotako soziolinguistika saiotan eta euskal abeslari zein kirolarien bisitetan.
Datorren urtera begira, aukera izan dezaketen ikasle guztiak egitasmoan parte hartzera gonbidatzen ditu Andreak, 16 urterekin Euskal Herria abentura bidez eta euskara hutsean konkistatu duen neska ausartak.
Utzi erantzuna