Header Ads

Zallako 12-26 urte bitarteko gazteek Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioan parte hartu dezakete // 10 a edición del concurso actitud Beldur Barik! para jóvenes zallarras de entre 12 a 26 años


Zallarras de entre 12 a 26 años podrán participar en 10a edición del concurso actitud Beldur Barik Jarrera! tanto a nivel de Bizkaia como en el concurso local de Zalla, que tiene como finalidad: reconocer, valorar e impulsar todo tipo de expresiones artísticas que muestren cómo chicas y chicos se enfrentan a la actual situación de desigualdad de género con actitudes y comportamientos basados en el respeto, la igualdad, la libertad, autonomía, la corresponsabilidad y el firme rechazo a la violencia sexista. El plazo del concurso para presentar los trabajos acaba el 5 de noviembre 

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko textuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak, etab. Audio-euskarria duen adierazpen artistiko orok euskarazko edo/eta gaztelerazko azpitituloak izan beharko ditu.

Oinarriak ikusteko eta parte hartzeko Beldur Barik web orrialdean topatzen den formularioa bete behar da: www.beldurbarik.eus helbidean. 

+info: Zallako lehiaketaren oinarriak hemen /aquí .

No hay comentarios