Header Ads

Bihar, otsailaren 11n, abiaraziko da ikastetxeetan nerabezaro osasuntsurako “Osasun gela” programa / Mañana, 11 de febrero, arranca el programa “Osasun gela” en centros escolares para una adolescencia saludable


Mañana, 11 de febrero, arranca el programa “Osasun gela” en centros escolares para una adolescencia saludable. “Osasun gela” es un proyecto que se implantará próximamente en los centros escolares del municipio y que se desarrollará hasta las vacaciones estivales. La iniciativa ofrecerá un servicio de asesoramiento y orientación sobre temas relacionados con la salud, entendida ésta en sentido amplío. La diversidad de temas pretende abarcar desde dudas relacionados con la salud sexual, hasta problemas alimenticios, pasando por casos de bullying, relaciones afectivas tóxicas, etc


“Osasun gela” programa bihar, otsailaren 11n, ezarriko da udalerriko ikastetxeetan, eta udako oporrak bitartean garatuko da. Ekimen horren bidez, aholkularitza- eta orientazio-zerbitzua eskainiko da osasunari, oro har, lotutako gaiei buruz. Askotariko gaiak izango dira, sexu-osasunarekin lotutako zalantzetatik hasi eta elikadura-arazoetara arte, bullying kasuak, harreman afektibo toxikoak eta abar ere barne hartuz.

Beste era batera esanda, konfiantza eta konfidentzialtasunezko espazio  bat sortu nahi da ikasleentzat; zehazki, hauentzat: Mimetiz ikastetxeko LHko 6. maila; Maristak ikastetxeko LHko 6. maila, DBHko 1. eta 3. mailak eta OLHko 1. maila; Zalla BHIko DBHko 1. maila eta Landabaso Eskola Aktiboaren 5. eta 6. mailak. Ekimena psikologiako profesionalek dinamizatuko dute, ikastetxean bertan, jolas-orduetan zehar. Zerbitzuaren erabiltzailearentzat lasaialdi gisa balio izateaz gain, programaren helburua da egungo gazteen beharrak eta kezkak hobeto ezagutzeko informazioa eskuratzea, gerora udaleko Osasun Sail berriak ekintzak eta lehentasunak markatzeko. Hori guztia, betiere, adingabearen konfidentzialtasuna eta sekretu profesionala gordez egingo da.  

Udaleko Osasunaren Sustapen Sailekoek adierazi dute nerabezaroa oso aldi sentikorra dela, non heldutako osasunaren alderdi asko definitzen baitira. Hartara, oso garrantzitsua da etapa horretan ohitura osasungarriak sustatzea, etorkizuneko osasun fisikoa nahiz mentala bermatze aldera.

No hay comentarios