Header Ads

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko saio bat Zallan jokatuko da irailaren 24an // El 24 de septiembre se jugará en Zalla una de las sesiones clasificatorias para el Cto. de Bizkaia de Bertsolaris


La sesión se hará siempre y cuando las indicaciones y normas de seguridad y prevención vigentes en ese momento lo permitan. Así, tendrá lugar a las 18:30h de la tarde, en la sala "La Capilla" de El Longar y serán 6 los bertsolaris que participen para clasificarse para el Campeonato de Bizkaia

Maiatzean jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea irailean izango da eta 60 bertsolarik parte hartuko dute, horietako seik gure udalerrian.

Udazkenaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. Maiatzean egin behar zen, baina oraingo egoera berezia kontuan hartuta irailean jokatuko da azkenean. Zallako saioa 24an egingo da, baldin eta unean uneko segurtasun eta prebentzio oharrek horretarako bide ematen badute. Hala bada, arratsaldeko 18:30etan ospatuko da, El Longarreko "La Capilla" aretoan eta hauek dira parte hartuko duten bertsolariak:
  • Garazi Navarro Ugarteburu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Igor Galarza Intxausti
  • Illart Gumuzio Larrazabal
  • Javier Martínez Gutiérrez
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
  • Gai-emailea: Igor Menika Bengoetxea

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean 60 bertsolarik eman dute izena eta aipatzekoa da Bizkaiko eskualde guztiek daukatela ordezkaritza. Lehenbiziko fasean hamar saio egongo dira eta honetatik puntuazioz sailkatuko diren bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketan lehiatuko dira.

Sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango da Udabarria Bertsotan: Instagram, Facebook eta Twitter bidez.

Iturria / Fuente: www.bertsozale.eus

No hay comentarios