Udako Liburutegiak bere ibilbidea hasi du // La biblioteca infantil se vuelve itinerante los viernes de julio
Los viernes 25 de junio, 2, 9, 16, 23 y 30 de julio la biblioteca infantil se vuelve itinerante para hacer parada junto al parque infantil de Lacabex y el jardÃn del ayuntamiento. El horario será de 11:30h a 13:30h y las actividades se centrarán en las edades comprendidas entre 3 y 7 años
Ekainaren 25etik uztailaren 30era arte, ostiraletan beti, haur-liburutegia 6 egunez aterako da kalera, 11:30etik 13:30era. Eta Zallako Kultur Etxeko beheko solairuan aretoak irekitzearekin batera egingo du hori. Eskolako oporrak hasi direnetik, goizeko ordutegia du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.
Ekainaren 25ean, uztailaren 9an eta 23an, liburutegi ibiltaria Arangurenen ezarriko da; zehazki, Haurreskolako terrazaren eta Lacabex auzoko haurrentzako jolas-parkearen arteko espazioan eta, euria egiten badu, Autonomia plazako ataripeetan.
Mimetiz gunean, berriz, uztailaren 2, 16 eta 30ean izango dira saioak. Udaletxeko inguruko lorategietan, eta eguraldiak uzten ez badu, Euskadi plazara itzuliko dira.
Monitoreak ozenki irakurtzeaz gain, mahai jokoak -Liburutegian urtean zehar eskuragarri daudenak- eta Zallan dauden liburuekin zerikusia duten irudi politez osatutako puzzleak osatu ahal izango dira, besteak beste.
Jarduerak 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta egongo dira, baina adin gehiagoko eta gutxiagoko umeak dituzten familiak hurbil daitezke. Beti ere haur guztiak lagunduta egon beharko dira.
The Summer Library's initiative to become itinerant on Fridays in July is a fantastic way to engage children with books during the summer. By bringing the library to various locations, it fosters accessibility, community involvement, and a love for reading. It's a creative approach to ensure learning and fun go hand in hand!
ResponderEliminarFile for Divorce New York
Udako Liburutegiak uztailaren ostiraletan ibiltari bihurtzen da, haurrei kulturara hurbiltzeko aukera eskainiz. Ekimen dibertigarria eta hezigarria traffic lawyer clarke va
ResponderEliminar