Header Ads

Olentzero Zallako menditik dator // El Olentzero se acerca ya por los montes de Zalla


El 24 de diciembre Olentzero bajará del monte para visitar a los niños y
niñas de Zalla. Tras realizar, a las 17:00h, un pasacalles por
diversos puntos del municipio, el carbonero más querido de Euskal Herria
se acercará al frontón Mimetiz, donde recibirá a los y las txikis. Durante la
recepción se repartirá, además, chocolate caliente

Egiaztatuta dago: asteazkenean, abenduaren 24an, Olentzero mendietatik (horietan egiten du ikatza urtean zehar) jaitsi eta berriz ere Zallako neskamutikoak bisitatzera etorriko da.

Azken urteetan bezala, Olentzerok hirugarren adinekoen egoitzak bisitatuko ditu, gure adinekoekin hitz egiteko eta opari txiki bat emateko. Euskal Herriko ikazkin maitatuenarekin batera etorriko dira Ibai Lorak taldeko txistulariak eta Ibai Lorak dantza taldea.

Ondoren, kalejira txikia egingo da gure udalerrian zehar herritar guztiei ohartarazteko Olentzero iritsi dela. Ibilbidea Etxegorria plazan hasiko da, 17:00etan, eta Mimetiz pilotalekuan amaituko da. Jende guztia dago gonbidatuta, eta txistulari gazteek eta bertan gauden guztiok kriseiluen argipean abestuko ditugun gabon kantek alaituko dute desfilea.

Olentzeroren etxea frontoian egongo da, eta hor bertan Ibai Lorak dantza taldeak dantza egingo du txikienekin bere ohorean. Dantza egin ostean, ikazkin maitatuenak bananbanan jasoko ditu Zallako ume guztiak, jakiteko ea onak izan diren eta zer eskatu duten aurten opari.

Olentzero umeekin dagoen bitartean, txokolate beroa banatuko da, frontoira hurbiltzen diren pertsona guztien artean, eta zalantzarik gabe primeran sartuko zaie.

No hay comentarios