Header Ads

Zallako Eguzki egoitzan Belaunaldien arteko Gabonetako tailerrak izan dira // Talleres intergeneracionales por Navidad en la Residencia Zallako Eguzki


Los días 22 y 23 de diciembre los niños y niñas que habitualmente acuden a la Umeteka, cambiaron este espacio por el de la Residencia Zallako Eguzki y pasaron dos tardes en compañía de los aitites y amamas, realizando diversos talleres y disfrutando de una merecida merendola

Abenduaren 22an eta 23an egunero Zallako Umetekara doazen umeak eguneroko ekintza alde batera utzi eta Zallako Eguzki egoitzara hurbildu ginen. Hara heldu bezain laster, hango gizon eta emakumeen aurpegirik distiratsuenek ongi etorria eman ziguten. Zelako sorpresa!

Eguneroko errutinak aldatu eta energiaz betetako haur eta gazte horien alaitasuna konpartitzeko irrikitan zeuden. Denok batera elkartu eta gabonetako postal original eta politak egin genituen, maite ditugun pertsonak zoriontzeko gabon hauetan. Esku-lanak egin ondoren, talde desberdinak osatu egin ziren, batzuk kartetara jolasten, beste batzuk ume txikienak hango emakume eta gizonen laguntzaz margotzen... Denbora aparta disfrutatu eta gero musuak banatuz agur esan behar izan genuen, baina ez betirako.

Hurrengo egunean, hantxe elkartu ginen berriro. Bertan merienda goxoa egin eta kontakizun desberdinak konpartitu genituen, barre eta algarak nagusi izanda. Jolasten ere aritu ginen, partxisean, domino,… Bizipenez beteta agur esan eta gabon zoriontsuak opa genien.

Hurrengo batean berriro elkartzea espero dugu! Ondo izan aitona eta amama maitagarriak!


No hay comentarios