Herritarrentzako informazioa, uholdeek eragindako ezbeharren aurrean
Zallako Udalak herritarrei lagundu
nahi die, aseguru-konpainiek edo bestelako erakundeek halako
ezbeharretarako aurreikusitako ordaindu beharreko konpentsazioak edo
laguntzak kobratzen. Hori dela eta, labur eta zehatz
idatzi ditugu berehala jarraitu beharreko pausuak.
Nori erreklamatu
Erreklamazioa erakunde batean edo
beste batean egin behar da, egoeraren arabera:
a) Uholdeak direnez, etxerako, merkataritza-lokalerako eta abarrerako
kalteen poliza kontratatu
bat duten guztiek jo
behar dute Aseguruen
Konpentsazio Partzuergora (AKP).
b) Ondasuna ez badago aseguratuta
edo Aseguruen
Konpentsazio Partzuergoak ez baditu jasandako kalte
guztiak estaltzen,
Estatuak aurreikusitako
laguntzak jasotzeko
eskaera egin dezake, betiere ezarritako betekizunak betetzen baditu
eta laguntzen zenbatekoetan ezarritako mugekin.
Nola jardun
a) Ezbeharra Aseguruen Konpentsazio Partzuergoan (AKP) izapidetu behar bada,honako hauek egingo ditugu:
-
Eraginkorrena eta azkarrena Aseguruen Konpentsazio Partzuergora (AKP) deitzea da; zehazki, ondoren zerrendatutako edozein telefono erabilita (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara):
- 902 222 665
- 952 367 042
- 946 611 800honako datu hauek eman behar dira:- Kontratatutako polizaren zenbakia- Herritarrak duen aseguru-konpainia- Harremanetarako telefono-zenbakia, NAN, etab.- Herritar bakoitzaren bankuko kontu pertsonalaren zenbakia
-
Halaber, ezbeharretarako formulario ofiziala bete ahal izango dugu, Partzuergorako, gure aseguru-polizaren ale bikoiztua eta aseguruaren ordainketaren ordainagiria erantsita (hori perituak eskatuko digu, bisita egiten digunean). Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak (AKP) ezbeharraren inguruko izapideak egin ahal izateko, dagokion espedientea irekita, aipatutako dokumentazioa bidali beharko dugu, honako hauen bidez:- Posta arrunt ziurtatuaren bidez, arestiko atalean adierazten den helbidera igorrita (albait arinen).- AKPren Bizkaiko bulegora joaz (albait arinen).- Udalean aurkeztuz, albait arinen. Udala arduratuko da hala nahi duen herritar bakoitzaren eskaera AKPra helarazteaz.
-
Uholdeak apurtutako edo hondatutako objektu eta eduki guztiak gordeko ditugu, harik eta peritua heltzen den arte. Hondatutako generoa galkorra izanda usteldu egin delako bota egin behar izan badugu, inbentario bat egin, argazkiak atera eta/edo bideoz grabatu, bota aurretik generoa existitzen zela egiaztatzeko. Izan ere, batzuetan, AKPk igortzen duen perituak zenbait egun edo aste behar ditu dagokigun ezbeharra ikusten etorri arte, eta ez badugu egiaztatu, ez du baloratuko eta kalte-ordainen zati bat kenduko digu.
-
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan AKPrekin:
- Faxa: 94 661 18 01- E-posta: ccsbilbao@consorseguros.es- AKPren Bizkaiko bulegoa:Helbidea: Heros kalea 3, 48009 BilboTel. zk.: 94 661 18 00- Informazio gehiago: www.consorseguros.es
b. Estatuak aurreikusitako
laguntzak izapidetu behar
izanez gero:
-
Eskaerak (Barne Ministerioak edo Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak edo Ordezkaritzaordeak zehaztutako ereduak erabiliz) hilabeteko (1) epean aurkeztu beharko dira, katastrofea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Etxebizitza eta objektuetako
kalteak arintzeko laguntzak
Industria-, merkataritza- eta
zerbitzu-establezimenduentzako laguntzak
- Informazioa: http://goo.gl/JjAVic edo Udaleko HAZn.
Kalte ordainak eskatzeko eredu ofiziala, Partzuergoaren Bizkaiko ordezkaritzan aurkeztu beharrekoa
Kalte-ordainak eskatzeko eredu
ofiziala lortzeko, herritarrak lotura hau lor dezake:
http://goo.gl/QDjR5z
Zallako Udalak,
eskaera banatzea eta eskaera behar bezala beteta eta dagokion
dokumentazioarekin batera aurkeztea eskatzeko, honako hauek egingo
ditu:
- Banatu eskaera ofizialaren orria: http://goo.gl/QDjR5z
- Eskaera horiek biltzea eta
Partzuergoari ematea.
Eskaera-bilketa eta -ematea
Herritarren Arreta
Zerbitzuan (HAZ)
egingo da.
Garrantzitsua da herritarrek
jakitea betetako eskaerak Udalera edo Aseguruen Konpentsazio
Partzuergora ahalik eta arinena eramatea onuragarri izango zaiela.
Argibide gisa, adierazi
behar da Zallako Udalak, partikularrek uholdeen ondorioz jasandako
kalte material eta pertsonalen aurrean, ez duela erantzukizunik
izango, gertatutakoa dela-eta erreklama daitezkeen kalte-ordainen
aurrean.Nolanahi ere den,
Zallako Udala herritarrekin lankidetzan arituko da, informazioa
emateko eta Aseguruen
Konpentsazio Partzuergoan
aurkeztu beharreko eskaerak biltzeko.
Utzi erantzuna