Header Ads

Proiektu solidarioaren bizipenak Gambian // Vivencias del Proyecto solidario de Zalla en Gambia

Itsasne Castañón, Gorane Bringas, Abarne Argüello, Arrate Juez eta Maitane Pacheco


[El proyecto solidario Bijilo-Zalla 2016 sigue su curso. Es más, para esta fecha, las voluntarias que en esta ocasión participan en la iniciativa bien están de regreso o bien se encuentran en Gambia desarrollando su labor]

Bijilo-Zalla proiektu solidarioak aurrera jarraitzen du. Are gehiago, orain egitasmoan parte hartu duten boluntarioak edo Gambiatik bueltan daude edo bertan daude beren lana egiten.

Boluntario horietako bat, Itsasne Castañón, itzuli da; oso pozik dago bizi izandako esperientziarekin eta badaki ez duela sekula ahaztuko. Oso hilabete bizia izan da: Bijiloko eskolan laguntzen egon da, aurten Zallako proiektu boluntarioak bultzatzen duen horretan, eta lankidetzan ibili da, estu, bertako irakasleekin, eta tailerrak egin ditu umeekin.

Orain Maitane Pachecoren eta Arrate Juezen txanda da; ekainaren erdialdean bidaiatu ziren. Eta Abarne Argüelloren eta Gorane Bringasen txanda; joan den uztailaren 5ean irten ziren. Horiek guztiek udako zati bat erabiliko dute behartsuenekin lankidetzan jarduteko. Beren lana oso baliozkoa izango da. Gainera, eskolaren etorkizuna eta ofizialtasuna bide onetik doaz, hori ere Zallako Udalari esker; izan ere, aukera ematen ari da proiektu hori errealitate bilakatzeko egin behar diren obrek pixkanaka aurrera egin dezaten.

No hay comentarios