Header Ads

Udakirol 2016, ekintzaz beteriko hamabostaldia Zallako gazteekin // Udakirol 2016, una intensa quincena de actividades para la juventud de Zalla


Zallako gazteen taldeak, "Udakirol" eguneko udalekuen programaren barruan orientazioa, kanoak eta Erdi Aroko gynkanarekin berotu ondoren, boxeo eta eskaladarekin jarraitu izan dute. Eskalada Arabako Sobróneko horma natural batean egin dute. Bertan, segurtasun arauak eta tresnak zeintzuk diren ikasi dituzte eta horma igo ondoren, begirale baten laguntzarekin euren kideak eusten trebatu dira ere.

Era berean, bigarren astea kirolez beteta egon da. Energiaz hasteko Arroyo del Ebrora hurbildu dira Ebro ibaiko ur-lasterretatik raftinga egiteko. Paintballarekin jarraitu dute: arropa berezia, kaskoa eta betaurrekoak jantzita taldeka banatu dira misio desberdinak egiteko helburuarekin. Ondoren, Sopelanako La Salvaje hondartzako olatuen gainean ibili dira surfa praktikatzen. Zallako igerilekuan crossfit-eko saio batez disfrutatzeko aukera izan dute. Azkenik, Quecedoko kobazulo batean espeleologia egin dute, eta Udalkirolari amaiera emateko Pedrosako ur-jauzietan oso gustora  hartu dute bainu bat. Ekintzaz beteriko egun zoragarriak bukatu dira eta gazteak dagoeneko datorren urteko udalkirolaren zain daude.

No hay comentarios