"Sartu euskararen dimentsioan", haurrak D ereduan matrikulatzeko kanpaina // "Sartu euskararen dimentsioan", campaña para la matriculación en modelo D
Azken urteetan
egindako lanarekin jarraituz, aurten ere abian jarriko du
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 2-3
urteko haurren aurrematrikulazio sasoian euskarazko D ereduaren
aldeko hautua bultzatzeko kanpaina: "Sartu euskararen dimentsioan".
Mankomunitatearekin batera, Bizkaiko beste udalerri batzuk ere hartuko
dute parte 2017-2016 kanpaina honetan.
Horren helburu
nagusia umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D
ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko
arrazoiak azpimarratzea bada ere, aurten mezua aldatu da eta gurasoen
inplikazioa beharrezkoa dela ere nabarmendu nahi
izan da. Hau da, euskaraz ikasteak umeen heziketa sendotu eta
aberastu egingo duela argi adierazteaz gain, gogorarazi zaie euskara
ez dela umearen kontua bakarrik, erronka
familia osoarena dela;
eta euskararen dimentsioan batera sartuz gero, euskarak
ematen duen guztiarekin gozatu
ahal izango dutela. Guztira, 196 familiak -2015ean jaiotako umeren
bat dutenek, hain zuen- jasoko dute informazio hori urtarrilaren
erdialdetik aurrera.
Kanpainaren
osagarri nagusiak lau dira: eskuorria, neurgailu bat, oparia eta
inkesta. Eskuorrian
hainbat adituk emandako hizkuntza aniztasunaren aldeko mezuak
agertzen dira, baita D ereduan aritzen diren irakasle batzuen
lekukotasunak ere. Neurgailuan
www.emangiltza.eus
web orria nabarmendu da, bertan gurasoentzako baliagarriak diren
tresnak agertzen baitira. Horretaz gain, euskarazko eredua aukeratzea
familia osoaren erronka dela adierazten dituzten mezuak ere agertzen
dira. Horiekin batera, opari
bat
egiten zaie: eskuorriko zenbait atal ondo ikusteko hiru dimentsiotako
betaurrekoak. Azkenik, Inkesta
bat egiten da gurasoek kanpainari buruz duten iritzia eta gaiaren
inguruan dituzten kezkak eta zalantzak jaso ahal izateko. Gurasoen
iritzia ezagutzea oso garrantzitsua da Euskara Zerbitzuarentzat, hori
dela eta, inkesta betetzen dutenen artean euskarazko produktuen sorta
bat zozkatuko da otsailaren 24an. Inkesta egiteko helbide honetan
sartu behar dira: www.emangiltza.eus/euskararendimentsioa.
Aurrematrikulazio
epea urtarrilaren
30ean
hasi eta otsailaren
10ean
amaituko da.
Utzi erantzuna