Header Ads

Ibai Lorak taldeko euskal erromeriak dantzaz jantziko du apirilaren 8a // Ibai Lorak prepara una comida y romería el próximo sábado 8 de abril



El sábado 8 de abril Ibai Lorak organiza una comida y romería vasca a la que está toda la ciudadanía invitada. Los bonos para el banquete estarán a la venta por 10€ en el Darbuka, en el kiosko de Esther y en el local del grupo de danzas en el frontón Mimetiz

Urtero legez, Ibai Lorak dantza taldea bazkari bat eta euskal erromeria antolatzen ari da datorren apirilaren 8ra begira. Larunbat horretarako dantzariek aurreikusitako egitaraua goizeko 12:30etan hasiko da, herriko tabernetatik trikipoteo batekin. Ekimenean parte hartuko duten pertsona guztiak behin elkartuta, eguerdiko 15:00ak aldera "Cervecera Zalla" jatetxera abiatuko dira bertan bazkaltzeko. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iruñeko Karrikadantza gonbidatu dute ospatuko den erromeria dinamizatzen arduratzeko.

Ibai Lorak taldeak herriko biztanle guztiak animatu nahi ditu kultur ekintza honen parte izatera; horretarako, bazkarirako bonoak 10€tan salgai jarri dituzte Darbuka tabernan, herriko kioskoan eta Mimetiz Pilotalekuko dantza lokalean ere.

No hay comentarios