Udalak Mimetiz Pilotalekuaren epaiaren lege-ondorioak aztertuko ditu // El Ayuntamiento analizará la resolución en el caso Mimetiz pilotalekua
El Ayuntamiento ha encargado a Secretaría determinar las consecuencias legales derivadas de la sentencia firme y favorable al Consistorio sobre el frontón Mimetiz Pilotalekua para conocer el procedimiento a seguir a la hora de exigir tales efectos a los responsables. Asimismo, se volverá a revisar la liquidación que en su día se hizo de la obra del edificio con Construcciones Olabarri
Uztailaren 5ean ospatu zen ohiko bilkuran, Javi Portillo alkateak Udalbatzako gainerako kideei jakinarazi zien ekainaren 7an Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren jakinarazpen bat sartu zela udalerregistroan, EAEANk Mimetiz Pilotalekuaren kasuaren harira emandako epai irmoari eta horren inguruko administrazio espedienteari buruzkoa. Epaia, Zalla Inforen aurreko zenbakian iragarri bezala (9. or.), Udalaren aldekoa da, eta legitimatu egiten ditu 2012ko Alkatetza Dekretuak, Construcciones Olabarrik horien aurka jarritako errekurtsoak baliogabetuz. Dekretu horietan, hain zuzen, Pilotalekuan antzemandako gabeziak zehazten ziren eta abala erabiliko zela ezartzen zen, gabezia horiek konpontzeko. Hala, epaiak ezartzen du prozesuaren kostuak Construcciones Olabarrik ordaindu behar dituela.
Eman beharreko hurrengo pausoak
1) Idazkaritzako langileei eskatzea epaiak izan ditzakeen legeondorio guztiak zehazteko eta, zehazki, Udalak arduradunei egin beharreko eskakizunak egiteko zer prozedurari jarraitu behar dion jakiteko.
2) Epai honetan ezarritako gertakariak ikusita (ez genituen ezagutzen aurreko likidazioa egin genuenean), sail horri helaraztea garai batean Construcciones Olabarri enpresa auzijartzailearekin batera eginiko Mimetiz Pilotalekuaren likidazioaren berrikuspena.
+info: aquí
Utzi erantzuna